• 14
    API
    2015

    Behar adina jenderik ez dagoela eta aurtengo San Prudentzioetako helduen danborrada kolokan dagoela jakinarazi nahi dute antolatzaileek.

  • 14
    API
    2015

    Asfaltatze lanak direla eta, bihar, apirilaren 15a, goizeko 8etarako libre utzi beharko da Iturgaitzagako aldapa. Sortuko diren eragozpenengatik barkamena eskatzearekin batera herritarrei pazientziaz ibiltzea eskatzen zaie, lanek bizpahiru egun iraungo baitute.

  • 13
    API
    2015
    2014ko errenta aitorpena euskaraz

    Iritsi da berriro errenta aitorpena egiteko garaia. Horregatik, urtero bezala, Lazkaoko Udalak kanpaina bat jarri du abian errenta aitorpena egiteko dauden aukerak azalduz eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.

    ANIMATU ZAITEZTE!

  • 10
    API
    2015
    Diru publikoa non inbertitu erabakitzeko aukera

    Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrei aukera eman nahi die diru publikoen kudeaketan parte hartzeko. Hori horrela, bere aurrekontuaren zati bat herritarren esku utzi du, beraiek erabaki dezaten diru hori zertan erabili. Aurten, 2015ean, Gipuzkoa osora zabalduko dira Partaidetzako Aurrekontuak. Goierrik 2 milioi euro izango ditu datozen lau urteotan inbertitzeko.

  • 10
    API
    2015
    Herri baratzeetan izen-emateko azken egunak

    Lazkaoko Udalak egokitu dituen herri baratzeetan izena emateko epea Aste Santuko oporraldia baino lehen zabaldu zen. Izen ematea ondo badoa ere bada oraindik lekua. Gogoratu azken egunetan sartu garela.

  • 8
    API
    2015
    Euskal Herriko Itzulia

    Bihar, asteazkena, Euskal Herriko Itzulia pasako da Lazkaotik. Ataundik etorri eta Olaberrirako bidea egingo dute txirrindulariek. 15:30etatik aurrera izango da ikusteko aukera eta ordu horretan hasi eta txirrindulariak pasa bitartean, errepidea mozturik egongo da.

     

    Hemen lasterketak,  Lazkaon zeharkatuko dituen kaleak:

  • 1
    API
    2015

     Toki eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeetarako deialdia, 2015eko martxoaren 31ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Hau horrela eta Hauteskundeen Erregimen Orokorreko 5/1985 Lege Organikoaren 39 art.k xedatutakoa betetzearren, jendaurrean jartzen dira apirilaren 6tik 13ra, biak barne, indarrean dauden udaleri honetako hauteskunde zerrendak.

    Denboraldi horretan edozeinek aurkez dezake erreklamazioa udaletxe honetan zerrendatan bere barneratze edo kanporatze okerra dela eta.
     

  • 1
    API
    2015
    Egitarau oparoa ludotekan

    Eskola egutegian Aste Santuko oporraldia bi astekoa izan ohi da eta epe horretako zazpi lan egunetan ludoteka zerbitzua jarri ohi du Lazkaoko Udalak. Aurten 74 haur dabiltza hiru taldetan banatuta zazpi begiraleren zaintzapean. Goizeko 10:30etatik 13:00era eskaintzen dute zerbitzua.
    Bi talde, txikienak, Arerian elkartzen dira eta, hirugarrena, koxkortuena, Gaztelekuan. Prestatutako jolasetan, eskulanetan eta txangoetan denak giro onean dabiltzala aitortu digute begiraleek.

  • 30
    MAR
    2015

    Martxoaren 30, 31 eta apirilaren 1, 7, 8, 9 eta 10ean liburutegia goizeko 10:00etatik 13:00era irekiko da.

    Apirilaren 2, 3 eta 6an itxita egongo da.

<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /