• 15
    EKA
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Aurten bai!!! Teorikoa euskaraz!!!

    Euskaraz gai zara. Goierriko DBHko ikastetxeetan D eredua da nagusi.
    Ikasketak euskaraz egin dituzu eta koherentea da beraz, gidabaimena
    ateratzeko azterketa ere euskaraz egin nahi izatea.

    Aukera badago. Euskaraz ateratzeko eskubidea badugu eta azterketa
    euskaraz egiteko eta prestatzeko material egokia eta txukuna edukitzeko
    saiakera egiten ari dira Goierriko autoeskolek. Horregatik Beasain, Lazkao eta
    Ordiziako Udalek
    bat egin dute kanpaina honetan. Helburuak argiak dira:
    -Goierritarren hizkuntza eskubideak bermatzea. Nahi duenak baldintza berdinetan azterketa teorikoa euskaraz egiteko.
    -Gidabaimena euskaraz atera nahi dutenen eskaria handitzea.
    -Autoeskolak eta herritarrak kanpainan inplikatzea.

    Lazkaori dagokionez, hau da prozedura: Autoeskolan esan auto edo motor gida baimena euskaraz atera nahi dutela (autoeskolan jakinaren gainean daude) eta, azterketa amaitu ondoren, autoeskolak gida baimena euskaraz gainditu denaren ziurtagiria egingo dio eta ziurtagiri hori udaletxera ekarri behar da 2015eko abenduaren 31 baino lehen.
    Lazkaoko Udalak, bere aurrekontuan, diru kopuru bat izendatzen du urtero horretarako eta diru hori udaletxean ziurtagiria aurkeztu dutenen artean banatu ohi da. Horrenbestez, ez dago aurrez kopuru jakinik zehazterik.

    Animatu zaitez!!!
     

<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /