• 22
    MAI
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Kontserba poteak eskatzeko epea zabalik

    Errigorak kontserba loteak eskatzeko epea zabaldu du eta datorren asteartean, maiatzaren 26an, bukatuko da. Lazkaotarrok Gerriko liburu-dendan egin ditzakegu eskaerak eta horrela, kontserbak lortzeko aukera izango dugu.

    Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren bigarren zatian barazki menestra, potxak, pikillo piperrak, zainzuriak eta orburuak eskatzeko tartea izango da.

    Hori horrela, Errigoraren sareari esker, edo, bestela esanda, auzolanari esker, produktuok ekoizleen etxean duten prezio berdinean eskaintzen dira kontsumitzaileen herrian bertan.

    Nafar hegoaldeko produktuak eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko da Errigorak otsailean martxan jarri zuen kanpainaren helburua. Kanpainaren lehenengo zatian 45.500 litro oliba olio banatu zituzten Euskal Herriko 3.000 etxetan.

    Auzolanean eta elikagaien sektoreko langileei begirunea galdu gabe, jasotako diruaren zati bat Nafarroa hegoaldeko euskalgintza finantzatzera bideratzen dute.

    Informazio gehiago nahi duenak hemen dauka zein kontserba aukera dagoen bere salneurri eta guzti.

<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /