• 14
    MAI
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Haur sahararrak Lazkaoko familietan hartzeko deialdia zabalik

    Oporrak bakean programa neska-mutil sahararrekiko elkartasun modu bat da eta, bide batez, bakearen aldeko eta injustizia eta gerraren kontrako oihu bat da.

    Iaz 331 haur saharar izan ziren  hemengo familietan hartuak. 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoak dira errefuxiatu kanpamenduetan jaio eta bizi direnak elikadura, osasuna eta heziketari dagozkion era guztietako gabeziak dituztela.
    Aurtengo deialdian bi hilabeteko egonaldia osatzeko konpromisoa eskatzen da: ekainaren 26tik abuztuaren 26ra eta Lazkaoko Udaleko Gizarte zerbitzuetan eman behar da izena maiatzaren 20a baino lehen.
    Gogoratzekoa da Lazkaoko Udalak 2006an onartu zuela lau haurren bidaia gastuak bere gain hartuko dituela. Erabaki hura indarrean dago eta, beraz, aurtengo kanpainan haur hauetakoren bat hartu nahi duten familiek Udalaren laguntza hau izango dute.
    Informazio gehiago nahi dutenek datozela Lazkaoko Udaleko Gizarte zerbitzuetara edo dei dezatela telefonoz 943-088080 telefonora.
    Interneten, helbide honetan ere, programa honen nondik norakoak irakur ditzakezue.

<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /