• 8
    MAR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Emakumeen nazioarteko eguna dela eta elkarteratzea

    Martxoak 8, Emakumeen nazioarteko eguna dela eta, 12:00tan Lazkaoko plazan Udalak deiturik, "Parekidetasunean oinarritutako gizarte baten alde!" lemapean elkarteratzea burutuko da.

    Euskal Herriko emakumeak krisi sistemiko batean murgilduta bizi dira, eta, egoera horren aurrean, Lazkaoko Udal honetatik gogora ekarri nahi dugu martxoaren 8ko oroitzapenak esparru jakin batean kokatu behar direla, hain zuzen ere feministek emakume guztientzako eskubideen alde betidanik sustatutako aldarrikapenaren eta erresistentziaren esparruan.
    Emakume feministek 1908an aldarrikatutako errebindikazio horrek indarrean jarraitzen du 2013an, are indar handiagoarekin gainera, eta horregatik lanean jarraitu behar dugu, era askotara zapaltzen eta menderatzen gaituen sistema kapitalista eta patriarkala errotik aldatzeko.

    Urtero-urtero, martxoaren 8an emakumeok borroka feminista eguneratzen dugu, mundu berri bat sortzeko bidean. Mundu berri horretan, emakumeok gure bizitzaren eta gure gorputzaren jabe izango gara, bizimodu duina izango dugu, gure orain ekonomiko eta soziala eraikiko dugu, eta, edonon gaudela ere, subjektu politikoak eta etorkizun politikoaren zuzeneko eragileak izango gara.

    Guzti honegaitik eta denon artean lortuko degunarekin, Udal honetatik Martxoaren 8 honetan denon indarrak batzeko eskaria egiten degu eta eguardiko 12:00tan Lazkaoko plazan, "Parekidetasunean oinarritutako gizarte baten alde!" lemapean egingo den bilkuran parte hartzea eskatzen dizuegu.

<< 2020, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
     
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /