Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldarrikapenak, atxikimendu zabala du lazkaotarron artean. Horren adibide dira, banako eta eragile ezberdinek, urteetan antolatutako ekintzak eta beraietan parte hartu duten ehunka pertsonak. Orain hiru urte, atxikimendu honen zabaltasuna Lazkaoko Udalera iritsi zen, euskal preso politiko eta iheslarien etxeratzearen aldeko ikurra jarriz.
...
Aurten ere Euskal Preso eta Iheslariei elkartasuna adierazteko, egitarau oparoa osatu dugu, haur, gazte zein helduentzako.
Urtero bezala, larunbatean bazkaria izango da. Bazkarirako txartelak aurrez erosi behar dira; Herriko, Alboka eta Oker tabernetan dituzue salgai.
Auten, kuadrilen arteko jokuak izango dira. Jokuetan parte hartu ahal izateko, 5 pertsonako taldeak osatu behar dira eta Herriko tabernan dagoen zerrendan izena eman behar du taldeak.
Irailaren 18tik 21era Beasainen, euskal preso eta iheslariei elkartasuna adireraziz, garagardo festa egingo da. 30 garagardo mota ezberdin dastatu ahal izango dira, baita Euskal Herrian egindakoak ere.
Uztailaren 18an, ostiralean, Elkartasun Topaketa ospatuko da Lazkaon.
Arratsaldeko 19:00etan, plazan Lazkaotarrak Arbizuarren aurka lehiatuko dira herri kiroletan. Ondoren trikipotea izan da.
21:30etan afaria izango da. Afarirako txartelak: Herriko, Giroa eta Oker tabernetan erosi ahalko dira, uztailak 16, asteazkena baino lehen 15€tan. (langabetuek 10€)
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /