Sentsibilizazio eta mobilizaziorako ekimen baten aurrean gaude, preso ohiek bultzatua, herri borroka piztu eta presoen Kolektiboarekiko gure babesa adierazteko pentsatua dagoena.
Bizitza osoa, modu batera edo bestera, amnistia, bakea eta gure herriaren askatasunaren alde borrokan ari diren milaka eta milaka herritarrei begira zuzendua dago ekimena.
Usurbilen burutuko dugun ekimena osagarria da, sakabanketa, gaixo larrien auzia edo presoek pairatzen dituzten eskubideen urraketak salatezko hainbat eragileren aldetik antolatzen diren ekimenekiko.
Kalera! Euskal Herriaren ziklo historiko oso bat ordezkatzen duten "Presoak kalera! leloaren jarraipena delako, eta preso ohiek argi adierazi nahi dugulako, gu eta egun espetxean daudenak ez goazela etxera, kalera goazela, borrokan jarraitzeko.
Ekimen honekin bat eginez, Lazkaon honako deialdiak izango ditugu:
ABENDUAK 16, 17, 18 : Lazkaoko preso ohien eskulanen erakusteka frontoian
ABENDUAK 23 eta 30ean 20:00etan: Elkarteratze Ibiltariak
URTARRILAREN 8an 13:00etan: Elkarteratze Ibiltaria
Igandea, apirilak 17, preso politikoen nazioarteko eguna izaki, Bilbon, 12:00etan, La Casillatik hasiko den "Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera!" lemapean egingo den manifestazio nazionalerako autobusa egongo da Lazkaotik.
Izen emateko zerrendak, Ansoategi Herrikoan eta Oker tabernan dituzute.
Urtarrilaren 9an, hitzordu bikoitza jarri dute Sarek eta Bagoaz kolektiboek , Bilbon eta Baionan Euskal Presoen etxeratzea aldarrikatzeko eguna izango da ‘Mugi daitezen harriak’ leloari eutsita. http://sare.eus/u9/
Lazkaotik, Bilbora joateko autobusak antolatu dira 15:00tan irtengo dira Zelaitik.
Gerriko liburudenda, Ansoategi Herrikoa, Giroa, Alboka eta Oker tabernetan dituzue izen emateko zerrendak.
10. urtez jarraian, aurten ere Euskal Preso eta Iheslariei elkartasuna adierazteko, egitarau oparoa prestatu dugu ostiral eta larunbaterako.
Larunbatean, urteroko bazkaria burutuko dugu eta txartelak salgai daude:
Herriko, Giroa eta Oker tabernetan.Irailaren 24tik 26ra Beasainen, euskal preso eta iheslariei elkartasuna adireraziz, garagardo festa egingo da. 30 garagardo mota ezberdin dastatu ahal izango dira, baita Euskal Herrian egindakoak ere
Igande honetan hondartzetara!
Gipuzkoarrok, 12:00etan Donostia, Deba eta Orioko hondartzetan ditugu hitzorduak.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /