• 26
    API
    2013

    Ostiralean, hilak 26, arratsaldeko 19.00etan udaletxeko balkoitik iraurriko den pregoiarekin, eta festen hasiera ofiziala adieraziko duen txupinazoarekin batera, San Benito Ikastolak 50 urte eta Maizpide euskaltegiak 25 betetzen dituen aitzakiaz, festei hasiera "Ikastolen ereserkia" abestiaren doinuaz dantzan emango diegu.

     

  • 21
    API
    2013
    Lazkao Txiki handiari omenaldia

    Apirilaren 21ean, eguerdiko 12.30etan Lazkao Txiki bertsolaria omenduko dugu.

  • 13
    API
    2013

    Larunbat honetan, hilak 13, Iruñako Dantzari Txiki egunean izango gara. Goizeko 9.00etan Hirigoien kaleko perretxikoan elkartu eta autobusez joango gara. Eguerdira arte hiriburuan zehar desfilatu eta dantza egingo dugu, arratsaldeko erromerian gozatu ostean 20.00ak alderako berriz ere Lazkaora itzuliz. 

  • 15
    MAR
    2013
    OIN ARIN Dantza Taldearen URTEKO EMANALDIA!

    Iazkoan plazako arbolak gure dantzariei buruz kontaturiko istorio ederrez gozatzeko aukera izan zenutenontzat, errepikatuko zenutenontzat, joaterik izan ez zenutenontzat... Zuek guztiontzat eskainiko dugu Martxoaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 18.00etan, urtero eskaini ohi dugun emanaldia. Aurtengoan gainera bere sustraiei jarraituz datorren bisitari bat izango dugu gurean. Anima zaitezte guztiok ikustera!

  • 8
    MAR
    2013
    18. KORRIKArekin DANTZAN

    Datorren martxoaren 14an, KORRIKAren hemezortzigarren edizioari emango zaio hasiera Andoainen, egun horretan bertan Lazkaotik pasa eta hilaren 24ean Baionan amaituko delarik. Lasterketa honetan, lekukoak eskuz esku zeharkatzen du Euskal Herri osoa eta milaka euskal herritarrek parte hartzen dute ekitaldi honetan, lekukoa eramanez edota korrika. Oin Arin dantza taldean ordea, aurrez hasiko gara lasterketa sinboliko honen prestaketarako ekintzekin, eta zuek guztiok ere gonbidatuta zaudete hilaren 8an arratsaldeko 19.00etan plazan egingo den festara. 

  • « Aurrekoak 1 2 3 ... 7 8 9
<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /