• 16
    EKA
    2013
    2013-06-16 Antiguoko Dantzari Txiki Eguna (Donostia)

    Ekainaren 16ean, igandea, Antiguoko Dantzari Txiki egunean izango gara. Goizeko 09.45etan hartuko dugu autobusa Donostiara joateko. Hamaiketakoa auzoko elkarte batean egin eta 11.00etan ohiko kalejirari emango diogu hasiera, goiza amaitzeko emanalditxo bat eskainiz Antiguoko frontoian 12.30etan.

    Bazkaldu eta arratsaldean ere dantza gehiago egin ostean, 19.00etan autobusa hartu eta Lazkaora itzuliko gara.

  • 26
    MAI
    2013
    Ikastolaren 50.urteurrenean ere dantzan

    Igande honetan, hilak 26, Arera Kulturgunean ospatuko den Ikastolaren 50.urteurreneko ekitaldi nagusian izango gara, egun berezi honetarako prestatu dugun saioa eskaintzeko. 

  • 19
    MAI
    2013
    Dantzari Txiki eguna Diman

    Maiatzaren 19an Dimako Gazte Barri dantza taldeak antolatu duen Dantzari Txiki egunean izango gara.

    10:45-etan Dimako frontoi handian bilduko gara dantzari guztiok hamaiketakoa egiteko. Ondoren, bi taldetan banatu eta herrian zehar egingo dugun ibilbideari hasiera emango diogu 11:30-etan, 13:00-etan plazan bilduko garelarik goizeko saioari amaiera emateko.

    Guztiok elkarrekin frontoian bazkaldu ostean berriz, Obaneunke taldeak eskainiriko dantzaldia izango dugu 16.00-etatik aurrera.

  • 12
    MAI
    2013
    Dantzari Txiki eguna Zumarragan

    Maiatzaren 12an Zumarraga-Urretxuko Irrintzi dantza taldeak antolatu duen Dantzari Txiki egunean izango gara.

     

    10:45-etan Zumarragako Txindokiko plazan bilduko gara. Hamaiketakoa jan ondoren,  herrian zehar egingo dugun ibilbideari hasiera emango diogu 11:30-etan, 13:00-etan Eitzako frontoian bilduko garelarik goizeko saioari amaiera emateko.

    Ondoren, haurrak etxe eta elkarteetara joango dira bazkaltzera eta 16:30-etan leku berean bilduko gara berriro, 17:00-etan arratsaldeko jaialdiari hasiera emateko. Hemen, talde bakoitzak bi dantza libre eskainiko ditu hasieran, eta amaitzeko guztiek batera txulalai, zazpi jauzi, fandagoa eta arin-arina egingo ditugu.

  • 21
    MAR
    2013
    Dantzari Txiki egunak 2013

    Dantzari Txiki egunetan parte hartzeko gonbidapen gehiago jaso ditugunez, hona hemen aurtengo urterako planifikatu ditgun irteeren egutegi berria.

  • 5
    MAI
    2013

    Festei amaiera emateko, Maiatzaren 5ean Lazkaomendiko jaietan ere giroa alaitu asmoz izango gara. Haur jolasen osterako (11.00etan hasiko dira) erromeria eder bat antolatu dugu trikitilariekin batera, dantzariez gain, bertan dagoen edonork ere dantza egin dezan. 

  • 5
    MAI
    2013
    Dantzari Txiki eguna Beasainen

    Maiatzaren 5ean Beasaingo Dantzari Txiki egunean izango gara. 10.45etan Dolarea parkean bilduko gara dantzari guztiok hamaiketakoa egiteko (eguraldi txarra egingo balu Murumendi ikastetxean).
    11.30-13.15 bitartean Beasaingo kaleetan zehar desfilatuko dugu 4 geldiunetan 10 minutuz dantza eginez, eta goiza amaitzeko, 13.15etan San Martingo plazan elkartuko gara berriz.
    14.00etan haurrak Beasaingo etxe eta elkarteetara joango dira bazkaltzera eta arratsaldeko 16.30etan Gernika pasealekuko frontoi estalian dantzaldia izango dugu Modestoren eskutik.

  • 4
    MAI
    2013
    Dantzari Txiki eguna Altsasun

    Maiatzaren 4ean Altsasun ospatuko den Dantzari Txiki egunean izango gara. 11.00etan musika eta dantza eskolan elkartu eta hamaiketakoa egin ondoren, 12.00etan, kalejira hasiko da, herrian zeharreko desfilean 3 geldialdi eginez dantza egiteko.
    13.00-13.30ak aldera herriko plazan eguerdiko saioa eskainiko dugu (euria eginez gero Burunda pilotalekuan), talde guztiek batera Aurreskua egin ondoren talde bakoitzak 10-15 minutuko saio bat eskainiko dugularik.
    Arratsaldeko 17.00etan berriz, arratsaldeko saioari emango diogu hasiera, talde guztiek Agintariena eta Aurreskua egin ondoren beste dantza saio bat eskainiko dugularik, Fandango eta Arin-arin batekin eguna amaituz. 

  • 1
    MAI
    2013
    XXXIII. Dantza suelto txapelketa

    Maiatzaren lehenarekin batera  XXXIII. Dantza libreko txapelketa izango dugu 16.30etan plazako frontoian. Aurtengoan 9 eta 14 urte bitarteko 14 bikote izango ditugu: Lezoko bikote bat, Azpeitiko 9, Azkoiti-Azpeitiko 2, eta Errezilgo beste 2 hain zuzen ere.

<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /