• 27
    URR
    2013

    Oin Arin dantza taldeak txistularien doako formakuntza eskaintzen du animatu eta taldean parte hartu nahi duen ororentzat. 

    Interesatuok idatzi dantza taldeko e-mailera mezu bat: oinarinlazkao@gmail.com.

    ANIMATU!

  • 8
    AZA
    2013

    Aurrez aipatu moduan azken urte hauetako bideari jarraituz, aurten ere plazako dantzen ikastaroa jarriko dugu martxan.

    NOIZ: Azaroak 8 ostirala, 19.00-20.00.

    NON: Areria Kulturgunean.


    Animatu eta eman izena oinarinlazkao@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz, dagoeneko ari gara taldea osatzen eta!
     

  • 14
    URR
    2013
    Plazako dantzen ikastaroa

    Azken urte hauetako bideari jarraituz, aurten ere plazako dantzen ikastaroa jarriko dugu martxan. 

    Urriaren erditik azaroaren erdira bitartean hastapen kurtso bat antolatuko dugu, dantzak ikasten hasi nahi dutenentzat, eta urri erditik aurrera berriz, aurrez ere zertxobait badakitenekin taldea osatu eta dantzak ikasten jarraitzeko aukera izango da astean ordubetetxo batez.

    Horretarako, bidali mezu elektroniko bat dantza taldearen helbidera eta adierazi zein kurtsotan eman nahi duzun izena (hastapeneko kurtsotik hasi eta ikastaro osorako, edo ikastaro arruntean soilik): oinarinlazkao@gmail.com. Epea: Urriak 14.

    Animatu eta eman izena!

  • 3
    URR
    2013

    Aurten dantzan hasiko diren txikitxoen taldea antolatzeko, urriaren 3an, osteguna, 17.30etan Areria Kulturgunean egingo den bilerarako deialdia luzatzen dizuegu gurasoei. Bertan zuen haurren begiraleak ezagutuko dituzue, eta entseguen egun eta orduak zehaztuko. Talde handia denez, guztiz garrantzitsua ikusten dugu bilerara joatea, entseguak denon artean adosteko. Horrez gain, oraindik izena eman ez dutenek ere izango dute horretarako aukera nahi izanez gero. 

  • 29
    IRAI
    2013

    Igande honetan ere, ohiturari jarraituz, Lazkaoko jubilatuen alde egingo den mezan parte hartuko dugu Oin Arin dantza taldeko dantzariok. 

  • 22
    IRAI
    2013
    Lazkaoko Dantzari Txiki eguna Bizipozaren Jaian

    Irailaren 22an ospatuko den Bizipozaren Jaian txertatu dugu aurtengo Lazkaoko Dantzari Txiki eguna. 

    09.45etan bilduko gara Beasaingo eta Altsasuko dantzari gonbidatuekin, eta 10.15etan abiatuko gara herrian zehar dantza egitera.  Ondoren, 11.30etan Plazako oholtzan eskainiko dugu azken saioa.

    Ikuskizun ezberdinez gozatu ostean, denok elkarrekin bazkalduko dugu kiroldegian. Egun zoragarria izango da!

  • 12
    IRAI
    2013
    Oin Arin dantza taldea berriro ere martxan

    Oporraldiaren ostean, berriz ere indarberriturik dantzan hasteko unea iritsi zaigu. Gainera Lazkaoko Dantzari Txiki eguna ere gertu dugu eta dena ongi irten dadin lehenbailehen hasi behar gara prestaketekin. 

    Entseguak hilaren 9ko astean hasiko dira, talde bakoitzari dagokion ordu eta egunean.

    Dantzari Txiki egunari dagokionean berriz, aurtengoa formatu berri batean datorkigu, berezia izango da, eta beraz azalpen bilera bat antolatu dugu guztia ongi azaltzeko. Guztiz garrantzizkoa da dantza taldeko guraso guztiok bertara joatea:


    - Dantzari Txiki eguna: Irailaren 22an izango da (Bizipozaren Jaiaren barnean).
    - Azalpen bilera: Irailaren 12an, osteguna, 18.00etan Areria Kulturgunean (euskaraz eta gaztelaniaz). 

  • 29
    EKA
    2013
    2013-06-29 Dantzari Txiki Eguna (Donostia)

    Hilaren 29an, larunbata, Lau-arineko Dantzari Txikian izango gara, oporren aurreko azken dantzari txikian hain zuzen ere.

    Donostiako Sarriegi plazan elkartuko gara arratsaldeko 16:30etan. 17.00etan Sarriegi plazatik abiatu eta Donostiko alde zaharrean zehar egingo dugu desfilea, azkenik Konstituzio plazara helduz. Bertan  5-10 minutuko tartetxo bat izango dugu eszenatoki gainean dantza egiteko.

  • 23
    EKA
    2013
    2013-06-23 San Juan sua

    Aurten ere San Juanak suaren inguruan dantza eginez ospatuko ditugu, hilaren 23an, lehenik 22.00etan Lazkaoko plazan, eta ondoren, 22.30etan, Olaberrin. 

<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /