• 28
    API
    2015
    San Prudentzio eguna dantzan

    Aurten ere San Prudentzio egunean, dantza ikusteko eta egiteko aukera izango da.
    Goizean, 10.30etan Prozesioan parte hartuko dugu, Santuari agur egin eta San Migel parrokiatik abiatuta San Prudentzio ermitarako bidean dantza eginez.
    Eguerdian, 13.00etan Udal ordezkarien Soka dantzan ere izango gara txistulari eta dantzariekin, Udaletexe aurrean.
    Eguna biribiltzeko berriz, arratsaldean 18.00etan dantza-saioa izango dugu guztiontzat plazan, beraz, animatu!

  • 25
    API
    2015
    Goierriko I. Erromeri Bira: Urretxun

    Idiazabalgo erromeriaren ondoren, Urretxuko Santa Barbaran izango dugu Goierriko I. Erromeri Birako hurrengo saioa:
    - Eguna: Apirilak 25, larunbata
    - Lekua: Santa Barbaran

    ANIMATU!

  • 19
    API
    2015
    Lazkao Txikiri omenaldia

    Apirilaren 19an, igandea, eguerdiko 12.30etan Lazkao Txiki bertsolari handia omenduko dugu, bertso eskolakoek zenbait bertso eskaini ondoren, musika eskolako partaideen trikiti doinuz dantza eginez.

  • 14
    MAR
    2015
  • 13
    MAR
    2015
    Goierriko I. Erromeri Bira: Idiazabalen

    Beasaingo erromeriaren ondoren, Idiazabalen izango dugu Goierriko I. Erromeri Birako hurrengo saioa:

    - Eguna: Martxoak 13, ostirala
    - Ordua: 18.30etan
    - Lekua: Herriko plazan
    - Musikariak: Trikitilariak, musika eskolako gazteak eta Gorka eta Olatz.

    ANIMATU!

  • 6
    MAR
    2015
    19. KORRIKArekin dantzan

    Datorren martxoaren 19an, KORRIKAren hemeretzigarren edizioari emango zaio hasiera Urepelen, 22 goizaldean Lazkaotik pasa eta 29an Bilbon amaituko delarik. Lasterketa honetan, lekukoak eskuz esku zeharkatzen du Euskal Herri osoa eta milaka euskal herritarrek parte hartzen dute ekitaldi honetan, lekukoa eramanez edota korrika. Oin Arin dantza taldean ordea, aurrez hasiko gara lasterketa sinboliko honen prestaketarako ekintzekin, eta zuek guztiok ere gonbidatuta zaudete martxoaren 6an arratsaldeko 18.00etan plazan egingo den festara. 

  • 20
    OTS
    2015
    Oin Arin dantza taldearen urteko emanaldia

    Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere dantza taldea osatzen dugun talde guztiok dantza emanaldia eskainiko dugu, baina Areria kultur-gunearen aforoa medio, urtero izan ditugun arazoak direla-eta, oraingoan, bi emanaldi eskaintzea erabaki dugu, ikuskizuna jende gehiagok ikusi ahal izateko (bi ikuskizunak berdinak izango dira eta bietan dantzari guztiek hartuko dute parte).

    Egunak: Otsailak 20 eta 27, ostiralak biak, 18:00etan. 

    Orain dela hiru urte, plazako arbolak zenbait pasadizo kontatu zizkigun; orain bi, bere sustraiei jarraituz Euskal Herrira heldu zen mutil irlandarra izan genuen bisitari; iaz, telebistako saio batean parte hartu genuen; eta aurtengoan berriz… etorri eta ea gustatzen zaizuen!

    Emanaldiko egunetan leihatila 17:30etan irekiko da 40 sarrera gehiago banatzeko gutxi gorabehera, pertsonako gehienez 2 eta iriste ordenan. Kontuan izan aforoari dagokionean, pertsona guztiek behar dutela sarrera.
     

  • 14
    OTS
    2015
    Goierriko I. Erromeri Bira: Beasainen

    Gabiriako erromeriaren ondoren, Beasainen izango dugu Goierriko I. Erromeri Birako hurrengo saioa:

    - Eguna: Otsailak 14, larunbata
    - Ordua: 19.30etan
    - Lekua: San Martin plaza azpian, kale nagusian
    - Musikariak: "Guri 5" taldea

    ANIMATU!

  • 25
    URT
    2015
    Goierriko I. Erromeri Bira: Gabirin

    Aramako erromeriaren ondoren, Gabirin izango dugu Goierriko I. Erromeri Birako hurrengo saioa:

    - Eguna: Urtarrilak 25, igandea
    - Ordua: 17.30etan

<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /