• 3
    MAR
    2013
    Oin Arin Dantza Taldea

    Dantza taldearen sorrera zehazki noizkoa den ez badakigu ere, badakigu Oin Arin Dantza Taldearen aurretik urte gutxi batzuetan Oargi izeneko dantza taldea (1962/63an desagertu zena), eta ondoren berriz, Lazkao Dantza Taldea izan genituela.
    Gaur egun bizirik dagoen Oin Arin Dantza Taldea berriz, 1966an sortu zen, aita Juan Joxe Agirrek izen eman ziolarik. Honekin batera, hiru dantza arduradun nagusi bildu ditugu: Joxemiel  Irizar, Patxi Tejados eta Jexux Mujika.
    Gaur egun 13 taldetan banatzen diren 165 dantzari gaztetxok, 2 taldetan banatzen diren 26 dantzari helduk, 14 irakaslek, 10 txistularik eta 7 juntakidek osatzen dugu taldea.
    Gure helburua, alde batetik, euskal kultura eta folklorearen adierazpen ezberdinak bultzatu eta hedatzea da, bai ikerketaren eta baita jendaurreko emanaldien bitartez ere, eta bestetik berriz, belaunaldi berriei gure herriaren ezaugarri kultural, artistiko eta historikoekiko jakin-mina suspertzea. Horretarako, herrian antolatzen diren ekintza ezberdinetan parte hartu eta gauden tokian gaudela ere gure herriaren kulturaren aberastasuna erakusten dugu, beste herrietako kulturen bidez gurea aberastuz eta gurearen bidez ere, besteak aberasten ditugularik.
    Eguberrietan, San Prudentzio zein San Migel egunetan, Lazkao Txikiren omenaldian edota udalak eskaturiko bestelako ekitaldi publikoetan parte hartzeaz gain, udaberriarekin batera inguruko herrietan zein  geurean bertan ere ospatzen den Dantzari Txiki Egunean ere izaten gara.
    Horrez gain, maiatzaren lehenarekin batera izaten den dantza libreko txapelketa ere antolatzen dugu. Hau, 1979an sortu zuten Euskal Eskola eta Domarda Elkarteak udaletxearen diru-laguntzarekin, herri kulturari bultzadatxoa eman nahian. Bi urte geroago berriz, 1981an, Santa Madalena Elkarteak hartu zuen lan hau bere gain, duela urte gutxi Iñaki Arruabarrenak Oin Arin Dantza Taldeari lekukoa eman zion arte. 

    HARREMANA





    • Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /