Badator II. Goierriko Erromeri Bira! Larunbat honetan, hilak 5, gaueko 23:00etan Gozategirekin Ordiziako Plazan. Animatu!!
Goierriko I. Erromeri Birako azken saioa izango dugu, ostegun honetan, hilak 16, gaueko 22:00etan Lazkaon, Drindots musika taldearekin. ANIMATU!
Hilaren 28an, igandea, Ordiziako San Pedro bezperako erromerian izango gara. Ekitaldia Ordiziako plaza nagusian izango da, 12:30etan, eta bertan parte hartuko dugun dantza taldeak ondorengoak izango gara: Amets Bide (Ordizia), Alurr (Ibarra), Anitz (Anoeta) eta Oin Arin (Lazkao).
* Ikusi egitaraua argazkian.
Ikasturtea amaitzeko, hilaren 19an plazan afaldu eta dantzaldia izango dugu. Eta egun horretan bertan, arratsaldeko 17:00-18:30 bitartean Areria Kulturgunean izango da datorren ikasturterako izena emateko aukera ere. Animatu neska-mutilok, datorren ikasturtea berezia izango da eta! Oin Arin dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du!!
Hilaren 14ean, igandea, Dantzari Txiki eguna ospatuko dugu Lazkaon.
Egitaraua ondorengoa izango da:
10:30 Dantzariei ongi-etorria eta hamaiketakoa plazan.
11:00 Dantzarien kalejiraren irteera 3 taldetan banatuta.
13:00 Dantzarien alardea Lazkaoko plazan.
14:00 Bazkaria etxe edo elkarteetan.
17:00 Dantza saioa Jon Urbietaren eskutik.
Eguna ongi pasatzeko gonbidatu ditugun dantza taldeak berriz, ondorengoak dira:
Dimako Gazte-Barri
Ordiziako Amets-Bide
Beasaingo Aurtzaka
Zumarraga-Urretxuko Irrintzi
Urretxuko erromeriaren ondoren, Legorretan izango dugu Goierriko I. Erromeri Birako hurrengo saioa:
- Eguna: Maiatzak 30, larunbata
- Ordua: 19:00etan
- Lekua: Herriko plazan
- Sagardo eguna da
ANIMATU!
Maiatzaren 15an, ostirala, iluntzeko 19.30etan Alurr, Amets Bide, Anitz eta Oin Arin dantza taldeok Ordiziako, Anoetako, Ibarrako, Tolosako eta Lazkaoko 100 dantzari inguru bilduko ditugu Lazkaora dantza emanaldi bat eskaintzeko Areria kulturgunean. Talde bakoitzak bi dantza egingo ditu, ongi koordinatuta eta jantziak eta eszenaratzea ongi zainduz. Sarrerak doan izango dira, baina aforo kontuagatik leihatilan eskatu beharko dira egunean bertan, aretora sartu aurretik.
Festei amaiera emateko, maiatzaren 3an Lazkaomendiko jaietan ere giroa alaitu asmoz izango gara. Haur jolasen osterako (12.00-12.30) erromeria eder bat antolatu dugu trikitilariekin batera, dantzariez gain, bertan dagoen edonork ere dantza egin dezan.
Maiatzaren lehenarekin batera XXXV. dantza libreko txapelketa izango dugu 18.00etan herriko plazan.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /