• 28
    API
    2016
    San Prudentzio jaiak

    Dagoeneko festen atarian aurkitzen gara. Kantakak aurten bi ekimentean parte hartzen du. Apirilak 24 igandea, eguerdiko  13:00etan herriko beste abesbatzekin batera kantu poteoan kaleak alaitzen arituko da, eta apirilak 28 osteguna, arratsaldeko 20:30etan San Prudentzio ermitan, kontzertu bat eskainiko du. Kontzertu honetan Arantxa Gastesi pianoan eta bakarlari bezala Débora Herrero sopranoa izango ditugu, guztiak Javier Alberdiren zuzendaritzapean.
    Ondo pasa jaietan!

  • 17
    API
    2016
  • 17
    API
    2016
    Mendi irteera Kalamua-Urko

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 14. irteera dugu hau. Lazkaotik Eibarrera goaz,

    Arratera (556 m) hain zuzen (autobusez igoko dugu txirrindularitzan mitikoa den mendatea).

    Arraten autobusetik jaitsi eta Kalamuara (770 m) abiatuko gara. Elgoibar eta Markina arteko

    muga egiten du Kalamuak. Bertatik Urkora (791 m) joango gara,

  • 4
    API
    2016
    GAZTELEKUAREN ITXIERA

    Dakizuen moduan, apirilaren 17an Gaztelekuak orain arte eskaini duen zerbitzua emateari utziko dio, urrian berriz ere zerbitzua martxan jartzeko asmoz. 

    Hori horrela izanik, amaiera honi programazio berezi bat eskaini nahi diogu eta horretarako hainbat ekintza berezi antolatu ditugu.

    Ekintzen artean, Lazkaoko festak gertu direla eta, alkohol kontsumoaren prebentzio tailerra egingo dugu. Bestetik, apirilaren 16an Ordiziara joango gara "Goierriko 7 orduak" ikustera  eta apirilaren 17an askaria eta dantzaldia egiteaz gain, oroitzapen bezala eramango duten marko bat egingo dugu, bertan taldearen argazkia ipiniz.

    BERAZ, ANIMATU ETA PARTE HARTU

  • 17
    API
    2016

    Igandea, apirilak 17, preso politikoen nazioarteko eguna izaki, Bilbon, 12:00etan, La Casillatik hasiko den "Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera!" lemapean egingo den manifestazio nazionalerako autobusa egongo da Lazkaotik.
    Izen emateko zerrendak, Ansoategi Herrikoan eta Oker tabernan dituzute.

    Amnistiaren norabidean, Euskal Preso eta Iheslariak etxera
  • 2
    API
    2016
  • 2
    API
    2016
  • 16
    MAR
    2016
    GAZTELEKUKO PROGRAMAZIO BEREZIA

    Hemen duzue ikusgai Aste Santuan egingo ditugun ekintza desberdinak

    ANIMATU ETA PARTE HARTU!

  • 10
    MAR
    2016
    Martxoak 12, Ahotsaren eguna

    Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatzen duen aste kulturalaren barruan, datorren larunbatean, martxoak 12, eguerdiko 12:00 etan Areriako plazan, AHOTSAREN EGUNA ospatuko da herriko abesbatzen eskutik. Kantaka ere bertan izango da.


    Eguneko ekintzak ez dira bertan amaitzen, 14:30 etan kantu bazkaria eta ondoren Dantzara plazara Oin Arin dantza taldearen eskutik.


    Aste kulturalaren gaineko informazio gehiago: http://www.lazkaotxikime.com/#!aste-kulturala/sdl4n

Garraioa
<< 2020, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /