• 2
    AZA
    2016
    LAZKAOKO GAZTELEKUAREN IREKIERA

    Kaixo Gazte!

    Aurten ere Gaztelekua martxan da!

    Irekiera azaroaren 5ean izango da. Egun horretan, askari eder bat egiteaz gain, jolas eta txapelketa desberdinak ere egingo ditugu. Beraz, larunbatean arratsaldeko 4etan ikusiko dugu elkar.

    AMINATU ETA ETOR ZAITEZ ONDO PASATZERA!

  • 23
    URR
    2016
    Mendi irteera finalista eguna Zegaman

    Amalur Mendi Elkartea eta Ikastolaren artean antolatutako  3. irteera dugu hau.  Ikasleak, gurasoak eta herritar oro gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera. Gure inguruko mendiak, bidezigorrak eta parajeak lagunartean ezagutzeko aukera paregabea duzue. Ihaz  Bergaran izan zen bezala, aurtengo Finalistaren Eguna Zegamako Amezti Mendi Elkarteak antolatzen du urriak 23an, igandea. Aizkorripeko parajeak ezagutzeko aukera duzue. Ibilbideak 10,3 km eta 546 mko desnibela du. Urriak 21, ostirala, 14:30erako eman behar da izena  telefono honetara deituaz: 657722131, email honi erantzunez edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com. Anima zaitezte!!!
        
    NOIZ:  Urriak  23an, igandea.
    ORDUA: 8:30ean irteera eta 13:30ak inguru itzulera.
    NONDIK: “Itzala” taberna paretik.
    NOLA: Autobusez.

    OHARRA:  gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzte garraiorako.

  • 9
    URR
    2016
    Mendi irteera  Mirutegi-Baio

    Urtero bezala, Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak mendi irteerei hasera

    eman diegu. Esparruko erromeriarekin hasi ginen eta hau 2. irteera dugu. Entziako

    mendilerrora (Araba) joango gara. Andoin (Araba) herritik (594 m.) abiatuko gara

    Legaireko zelaietara; hemendik, 1go Murutegi (1168 m.) eta, gero, Baio (1193 m.)

    mendiak igoko ditugu (bata bestearen ondoan daude) eta, ondoren, Andoina edo San

    Roman herrira (606 m.) jeitsiko gara. Ibilaldi honek 600 m-ko desnibela eta 4 ordu eta

    erdiko iraupena izango du. Paisai ikusgarriez gozatzeko aukera izango da. Ostiralerako,

    urriak 7rako, 14:00ak arte, eman behar da izena telefono honetara deituaz:

    657722131, mezu honi erantzunez edo posta honetara idatziaz:

    amalur.me@gmail.com    Anima zaitezte!!

    EGUNA: Urriak 9, igandea.

    ORDUA: ERNE!!! 8:00etan irteera, Itzala tabernaren aurrean.

    ITZULERA: 14:00ak aldera.

    OHARRA:   Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.

  • 27
    IRAI
    2016
    Zu ere mintzalagun!

    Euskaraz hitz egiteko gogoa duen jendea behar dugu!

  • 27
    IRAI
    2016
    MATRIKULA ZABALIK

    Hurbil dira San Mielak eta matrikulazio-kanpaina bukatzen ari da. Euskara ikasi nahi baduzu, oraintxe duzu aukera bikaina. Zatoz Maizpidera!

  • 18
    IRAI
    2016
    Esparruko erromeria 2016

    ESPARRUKO

    ERROMERIA 2016

    IRAILAK 17, larunbata:

    - Arratsaldeko 19:00etan:

     Buruhandiak Antzar Gazteak txistularien

    laguntzarekin

    IRAILAK 18, igandea:

    - Goizeko 9:00etan:

     Txupinazoa eta irteera Esparrura.

    - Eguerdiko 12:00etan:

     Ikurriñari omenaldia txistulari, dantzari eta

    Iñaki Apalategi eta Beñat Lizaso

    bertsolariekin.

     Lazkao-Txiki Musika Eskolako trikitilariak.

     Ondoren, haur eta helduentzat jokuak.

    - Eguerdiko 14:30ean:

     Herri bazkaria, trikitilari eta bertsolariekin

    alaitua.

    OHARRA: eguraldi txarrarekin herriko plazan

    ospatuko da. Ikurriñari omenaldia 13:00an izango

    litzateke eta, ondoren, jokoak. 14:30ean herri

    bazkaria frontoian.

  • 8
    IRAI
    2016
    XI.   KOBA TOURS  TORNEOA

    Larunbat honetan,Irailak 10,  Arizti Handin KOBA TOURS torneoaren 11. edizioa ospatuko da

  • 12
    UZT
    2016

     Metamorphosis

    Transexualitatea gizartean geroz eta gehiago entzuten den gaia da. Bizitzan egoera hori bizi izan duten pertsonen hitzak entzuteko aukera da dokumentala hiru partaideren bidez: Izaro Antxia eta Ares Piñeiro, transexualitate prozesua jasan duten pertsonak, eta Josebe Iturrioz, gaian aditua.

    23 min ko iraupena izan go du .

    ANIMATU !

  • 3
    UZT
    2016
    Mendi irteera Iturmendi-  Santa Marina-Urdiain

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako XX. irteera dugu hau.

    Iturmendi herritik abiatu, Santa Marina baselizara eta izen bereko mendi tontorrera

    heldu (1063m) eta, handik, Urdiainera jaitsiko gara. Ibilbide polita eta ingurune

    zoragarria. Aurrez aurre, Aizkorri,  Aralar eta Iruaitzetako “begiak” ikusi ahal izango

    ditugu, besteak beste. Hasierako aldapa kenduta (zuhaitz artean errez igotzen da), beste

    guztia oso erraza da. 9 kilometro, 3 ordu eta erdiko ibilbidea. Igande goiz ederra

    igarotzeko aukera polita. Ikasturte honetako azken irteera dugu eta zatozte amaiera ona

    emateko. Izena emateko azken eguna uztailak 1, ostirala, 14:00etarako. Joan behar

    duzuenok idatzi amalur.me@gamail.com postara, erantzun email honi edo deitu

    tlfno honetara: 657722131.

    EGUNA:        Uztailak 3, igandea.

        ORDUA:        8:30etan, “Itzala” taberna parean.

        ITZULERA:        13:30ak aldera.

    OHARRA:   Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue garraiorako.

Garraioa
<< 2019, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /