Konturatzerako gainean ditugu 2017ko Lazkaoko Festak eta urtero bezala, TXOZNA BATZORDEAK egitarau oparoa osatu dugu festa eta aldarrikapena uztartuz, TXOZNA GUNEAN.
Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 16. irteera dugu hau. Ibilaldi
paregabea egingo dugu. Arabako Suitza deitzen diote. Aramaioko Etxaguen auzotik (630
m.) abiatu, Lezeaga lepora igo eta, hemendik, Orixolera (1128 m.). Santikurutzeko
baselizatik igaroz, ibilbide borobila egingo dugu Etxaguenera berriro itzuliz. Ikusmira
ederra bertatik: Aramaio bera ikus daiteke ekialdetik, Arabako urtegiak hegoaldetik,
Gorbeia mendebaldetik eta Anboto eta Udalaitz iparraldetik. 500 metroko desnibela, 11
kilometroko luzera eta 3:30eko iraupena du ibilbideak. Martxoak 31rako, ostirala,
14:00rako, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 636979154 (Iker), korreo honi
erantzunez edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com Anima zaitezte!!!
EGUNA: Apirilak 2, igandea.
ORDUA: ERNE!!! 8:00an, Itzala tabernaren parean.
ITZULERA: 13:30ak eta 14:00ak bitartean.
OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.
Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 15. irteera dugu hau. Lazkaotik Arantzazu aldera joango gara oraingoan. Arantzazuko aparkalekutik hasita sakanera jaitsiko gara eta Bellostegi baserritik tontorrera igo (820 m.) Ondoren, berriro Bellostegi baserrira jaitsi, Arriona lepotik Iturrigorrira eta, hemendik, Arantzazura (750m.).
Ibilaldiaren luzera…….9km. Desnibela………………..300m.
Denbora………………..3:15 ordu. Autobusa joan-etorria…1:30 ordu.
Martxoak 24, ostirala, 14:00rako eman behar da izena telefono honetara deituz: 636979154, email honi erantzunez edo amalur.me@gmail.com postara idatziz. Anima zaitezte!!!
EGUNA: Martxoak 26, igandea.
ORDUA: 8:30ean, Itzala tabernaren parean.
ITZULERA: 13:30 / 14:00ak bitartean.
OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.
Amalurrek eta Ikastolak elkarrekin antolatzen dituzten irteeren artean,
igande honetan Ormaiztegi Kirol Elkarteak Goierriko eskoletako haur guztientzat
antolatutako Ibilaldi Neurtuan dute asmoa jarria. Nahiz eta ibilaldi neurtua
haurrentzat antolatuta egon, edozein heldu joan daiteke bertara. Zubipe Kiroldegitik
hasi eta, Zelandieta, Santa Engrazi, Zerain, Mutiloa eta Lierniatik igaroz, Zubipe
Kiroldegian bertan amaituko da ibilbidea. Beraz gonbidatuta zaude parte hartzera.
Joan nahi duenak deitu dezala ostiralerako, martxoak 10, 14:30erako tlfno honetara:
636979154 (Iker), erantzun email honi edo amalur.me@gmail.com postara idatzi,
garraioa antolatzeko beharrezkoa baita.
EGUNA: Martxoak 12, igandea.
IRTEERA: 8:30etan, “Itzala” taberna aurrean.
ITZULERA: 13:30ak inguru.
OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.
Kaixo Gazte!
Hemen duzue hilabete honetako egitaraua. Dakizuen moduan martxoaren 8an emakumeen nazioarteko eguna da, beraz egitaraua honen inguruan izango da.
Hori dela eta ekintza berezi batzuk egingo ditugu, autodefentsa tailerra, genero tailerra eta kirol solasaldia, hain zuzen ere.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 12. irteera dugu hau.
Helduentzako bakarrik da. Lazkaotik Araba, Bizkaia eta Burgosko mugak dauden
inguruetara joango gara oraingoan, Gibijo mendizerrara, hain zuzen ere. Berberana
herritik abiatu eta Delika zintzurrean dagoen Nerbioi ibaiaren ur-jauzia ikustera
inguratuko gara. Ibilbidean, “Rubén eta “Hoyo Nuevo” izeneko behatokietatik,
Otsotegitik, Artzainen monumentutik, “Paules” kobazulotik eta Langraizko Santiago
monastegitik igaroko gara irteera tokira iritsiko garelarik ibilbide zirkularra eginez.
Nerbioiren ur-jauziak 270 metro ditu. Ikuskizun ederra!!! Paisaia oso politak!!! 201
metroko desnibela, 13 km. eta 3 ordu eta erdiko iraupena du ibilbideak eta oso erreza
da. Villanañe herriko Angosto izeneko Kanpinean bazkalduko dugu. Martxoak 2rako,
osteguna, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 636979154 edo
amalur.me@gmail.com postara idatziz. Anima zaitezte!!
EGUNA: Martxoak 5, igandea.
ORDUA: KONTUZ, 8:00etan, Itzala tabernaren parean.
ITZULERA: 19:00ak aldera.
Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 11. irteera dugu hau.
Lazkaotik Ibarrako auzoa den Izaskun (289 m.) aldera joango gara oraingoan. Tolosatik
Izaskuna igo, Uzturre (735m.) menditik igaro eta, hemendik, Belabieta (705m.) aldera
joko dugu, ondoren, Izaskuna itzultzeko. 600 metroko desnibela, 12 kilometroko luzera
eta 3 ordu eta 40 minutuko iraupena du. Ibilbide aldapatsua hasieran baina, erraza eta
polita ondoren. Hernioko paisaia zoragarriak ikusten dira ibilbidetik,
Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 10. irteera dugu hau. Idiazabalgo
jaiak direla eta, zenbait korrika-saio antolatzen dituzte adin ezberdinekoentzat, bertan
Lazkaoko haur, gazte eta heldu ugarik parte hartzen dutelarik. Ikuskizunaz gozatzeko eta
korrikalariak txalotzeko, ohiko bihurtu da Idiazabala egiten den irteera. Hamaiketako ederra
egin eta utzuliko gara etxera. Lazkao – Amoskategi baserria - Aranguren baserria – Ojarbi
baserria eta Idiazabal izango da ibilbidea. Erraza da. Anima zaitezte!!!
EGUNA: Urtarrilak 29, igandea.
ORDUA: 8:30ean, Itzala tabernaren parean.
ITZULERA: 14:00ak aldera.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /