Matxoaren 23 an Lazkaoko Gazte Asanbladak gazke eguna egiteko erronka hartu du aurten ere.
Martxoak 8, Emakumeen nazioarteko eguna dela eta, 12:00tan Lazkaoko plazan Udalak deiturik, "Parekidetasunean oinarritutako gizarte baten alde!" lemapean elkarteratzea burutuko da.
Hemen duzue ikusgai, martxorako gaztelekuak prestatu duen programa.
Gaur hasi da EUSKARA HELDU programaren talde pilotua
Udalak, Aste Santuko oporrak gertu ditugula eta haurren oporraldirako martxan izango den ludoteka zerbitzuan izena emateko epea zabaldu du. Jolasa nagusi izango da, tailer, joku eta beste hainbat ekintzaz ongi pasatzeko helburua izango da.
EGUNAK: martxoak 25,26,27 eta apirilak 2,3,4 eta 5
ORDUTEGIA: goizeko 10:30etatik 13:00etara
GUNEA: ARERIA kultur gunea
NORI ZUZENDUA: H.H 3tik L.H 6ra(2001 - 2009 urteetan jaioak)
PLAZA KOPURUA: 70
KUOTA: 10 €.(kontu korronte bidez kobratuko da)
IZENEMATEA: Izenemateko orria kiroldegian entregatuz
IZENEMATEKO EPEA: azken eguna MARTXOAK 8
Iazkoan plazako arbolak gure dantzariei buruz kontaturiko istorio ederrez gozatzeko aukera izan zenutenontzat, errepikatuko zenutenontzat, joaterik izan ez zenutenontzat... Zuek guztiontzat eskainiko dugu Martxoaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 18.00etan, urtero eskaini ohi dugun emanaldia. Aurtengoan gainera bere sustraiei jarraituz datorren bisitari bat izango dugu gurean. Anima zaitezte guztiok ikustera!
Euskal Herria bizi da! solasaldietako hirugarrena izango da asteazken honetan, Lazkaoko Gerriko Txokoan.
Datorren martxoaren 14an, KORRIKAren hemezortzigarren edizioari emango zaio hasiera Andoainen, egun horretan bertan Lazkaotik pasa eta hilaren 24ean Baionan amaituko delarik. Lasterketa honetan, lekukoak eskuz esku zeharkatzen du Euskal Herri osoa eta milaka euskal herritarrek parte hartzen dute ekitaldi honetan, lekukoa eramanez edota korrika. Oin Arin dantza taldean ordea, aurrez hasiko gara lasterketa sinboliko honen prestaketarako ekintzekin, eta zuek guztiok ere gonbidatuta zaudete hilaren 8an arratsaldeko 19.00etan plazan egingo den festara.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /