• 29
    API
    2013
    I. DUATLOI SUPER SPRINTA arrakastatsu ospatu zen

    Arrakasta handiz ospatu zen pasa den ostiralean Lazkaoko lehen Gau-Duatloi Super Sprinta. Euria eta hotza ez ziren oztopo izan proban pàrte hartu zuten 23 bikoteentzat, ez eta ordu horietan plaza inguruan bildu zen ikuslegoarentzat. 

    Mutilez osatutako 16 bikote lehiatu ziren, 4 bikote mixto, eta neskez osatutako 3. Lehiaketaren kutsua bigarren mailara pasata, esperientzia polit bat bizitzea izan zen parte hartzaile gehienen ahotan beraien lehen erronka. Halere, maila bikaina erakutsi zuten partehartzaileek, serierik azkarrena 2 minutu eta 31 segundutan burutu baitzen (korrika lasterketa 1'14'' eta bizikletaz 1'17'')

    Sailkapena honako hau izan zen:

    - Gizonezkoetan irabazleak Zegamako Xabier Morillo eta Ander Perez, azpi txapeldunak Beñat Arnaiz ete Mikel Mujika Aretxabaltarrak.

    - Emakumezkoetan Lazkaoko Uxue Garmendia eta Maite Murgia txapeldun, eta Lazkaoko Naroa Arrieta eta Nerea Barandiaran azpitxapeldun.

    - Mixtoetan, Lazkaoko Unai eta Ainhoa Goikoetxea anai arrebak txapeldun, eta Lazkaoko Asier Aldasoro eta Maitane Sanchez azpitxapeldun.

    Zorionak denei!!

    Lazkao Xtreme taldearen izenean mila esker laguntzaile eta parte hartzaile guztiei. Ea datorren urtean eguraldia lagun dugun ikuskizuna, ahal bada, politagoa izan dadin!

     

    Ikusi itzazue hemen CARLOS IRAETAk ateratako argazkiak. 

  • 25
    MAR
    2013
    DUATLOI SUPER SPRINT-a. Izen ematea

    DUATLOI SUPER SPRINTA: Apirilaren 26an, 22:00tan. 

    Deskribapena:

    Korrikako distantziak: 500m

    Txirrizduz: 1000m

    Izen ematea 10€ izango da (kontu korronteko transferentzia bidez). Lazkaoko Kiroldegian izena emateko aukera ere badago. Izen emate epe-muga apirilak 20, larunbata, izango da.

     

    Errelebo bidez egingo da karrera. Bikoteak, ginozkoenak, emakumezkoenak edo mixtoak izan daitezke. Korrikararia hasi eta txirrindulariari erreleboa emango dio, honela klasifikatoriak eginez. 4 bikote irtengo dira txanda bakoitzean. Izen-emate kopuruaren arabera erabakiko da txanda bakoitzetik zenbat bikote klasifikatuko diren.

    Izen ematea 100 bikoterarte mugatuko da.

    Gutxieneko adina 18 urte izango da, baina bikoteko kide batek 16 urte baditu, parte hartu ahal izango du.

    Spinning-eko txirrinduak egongo dira beroketak egiteko eta dutxak erabilgai.

    Trofeoak eta sorpresak ez dira faltako!

    Animatu zaitezte parte hartzera!!!!

    * Edozein argibidetarako deitu 685729907 telefonora (Asier).

  • 21
    MAR
    2013
    Bertzelonako maratoitik bueltan

    Bueltan dira jada lazkaotarrak pasa den igandean, martxoak 17n, Bartzelonan maratoia egin ondoren. Eguraldia lagun ez izan arren, gogotsu ekin zioten goizeko 8.30tan lasterketari Plaza de Españatik.
    Bezpera eta uneko urduritasunak arin desagertu ziren dena den lasterketa hasi bezain laster.
    Korrikalari xelebreak nonahi, trajez jantzitakoak, oin hutsik zihoazenak, mozorrotuta zeudenak… Eta lazkaotarrak hortxe, tinko nekeari eutsiz, euri tantonak eta izerdia nahastuta, Bartzelona koloreztatzen zuten milaka korrikalariez gain, deskribatu ezin daitekeen animua eta ilusioa zipriztintzen zituzten beste hainbeste milaka ikusleen arteko pasilotik korrika.
    Camp Nou, Diagonala, Gran Via, La Pedrera, Sagrada Familia, Arco del Triunfo, Plaza Cataluya… Bartzelonako txoko zoragarri guztiak zeharkatu zituzten beraien 42 kilometrotako ibilbidean.
    Asteburu bikaina, edonola ere, lazkaotarrek Bartzelonan igarotakoa. Hurrengo eguneko ajeak ez ziren nolanahikoak ere hainbeste ilusioz prestatutako karrera amaituta!!
    Bueltan zareten lazkaotar maratoilari guztiei, zorionak bene benetan!

  • 12
    MAR
    2013
    BARTZELONAKO MARATOIA
    Mapa

    Iritsi da Bartzelonako Maratoirako azken txanpa! Martxoaren 17an, igandean, Bartzelonan ospatuko den Maratoirako lazkaotarrak, euren azken prestaketetan daude, aspalditxotik jarritako indar eta ilusioek merezitako saria izan dezaten.

    Lazkaotarron artean, Lazkao Extrem eta Antzar Korrikalariak taldeko kideak aurkitzen ditugu, beraien zapatilei azken urratuak ematen ez ezik, aukerak eskatzen duen urduritasunarekin batera, asteburu eder bat pasatzeko ilusioz blai.

    Animo bada guztiei! Zorte on denei eta batik bat, disfrutatu!

     

    http://www.zurichmaratobarcelona.com/

     

<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /