• 4
    OTS
    2014

    Datorren Asteartean, Otsailak 4an Santa Ageda bezpera izanik, Lazkao Txiki Musika Eskolako Helduen Korua Txindoki Gerontologikoan izango da. Bertako helduei denbora tarte atsegin bat eskainiaz. Urtero bezala, Santa Ageda abestiak abestuko dituzte bertan.

  • 12
    URT
    2014

    Urtarrilak 12, Lazkaon ospatuko den Astotxo egunean, Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak bertan izango dira giroa alaituz. Goizeko 10etan herriko plazatik aterako dira herriko kaleetan zehar herriko asto eta gurdiekin batera kalejira eginez. Geldi aldi batzuk egin ostean plazara bueltatuko gara. Salda banatuko dute eta astoen azoka egongo da eta bertan ere saioa egingo dugu Greziako ihesa antzezlana hasi bitartean. Musika eskolako 15 ikasle inguruk hartuko dute parte, kelajiran txikienak eta plazako saioan helduagoak.

     

  • 20
    ABE
    2013

    Lazkao Txiki Musika Eskolak Gabon Kontzertua Abenduaren 19an ospatu genun Arerian, bertan Goierri Telebista izan genuen grabaketa egiten eta jakinarazi digute Abenduaren 24an bertan emitituko dela.

  • 20
    ABE
    2013
    Lazkao Txiki Musika Eskolako Argazki Saioa

    Lazkao Txiki Musika Eskolan argazki saio bat egiten hari gara bertan album  txiki bat izan nahi dugulako eta ikasleen konstantzia izateko, ikasleei eskatu zaie Musika Eskolako kamisetarekin etortzea argazkiak ateratzeko.

    Geroago izango da argazkiak ikusteko aukerarik.

    Jai Zoriontsuak Opa dizkizuegu Musika Eskolako guztiok.
     

  • 16
    ABE
    2013
    Birzikla ezazu zure instrumentua

    Lazkao Txiki Musika Eskolak gabon hauetarako martxan jarri duen kanpaina berria.

  • 19
    ABE
    2013
    Abenduaren 19an Gabon kontzertua Lazkao Txiki Musika Eskolak

    Gabon Kontzertua Lazkao Txiki Musika Eskolako ikasleek

  • 17
    ABE
    2013

    Lazkao Txiki Musika eskolak Gabonak eltzear direla eta Helduen koruak ekitaldi bat eskainiko digu ermitan, Abenduaren 17an arratsaldeko 19:00etan.

    Lazkao Txiki Musika Eskolako Helduen korua
    2012ko Abenduan eskainitako kontzertua
  • 21
    URR
    2013
    Lazkao Txiki Musika Eskolako Kamisetak

    Jakinarazi, Lazkao Txiki Musika Eskolak kamisetak ateratzeko asmoa duela, Musika eskola parte hartzen duen ekitaldietan jantzi dadin. Nahi duenak Musika Eskolan eskatu beharko du kamiseta.

  • 4
    URR
    2013
    Irrien Lagunaken Lazkao Txiki Musika Eskolarekin

    Goizeko saioa: goizean 12.30tan elkartu ginen eta gune desberdinetatik kalejiran ibili ginen 12.30ak arte 15 trikitilari-panderojole inguru.
    Bazkalostean, 14.20ak aldera, plazan bertan arkupetan egun guztian zehar egon zen Iztuetako behiaren ondotik hasi eta autobus geltokira kaljiran joan ginen, Iztueta baserrira bisita egiteko asmoa zutenekin batera eta musika eskolako zeharkako xirulako eta biolineko ikasleekin batera. Autobusa hartu eta baserrira iritsi ginen. Iztuetan bertan esne ekoizpenaren inguruko bideotxo bat ikusiz zain egon ginen autobusak beste buelta bat egin eta bistiri gehiago ekartzen zituen bitartean. Bigarren bidaiariak iristean baserriaren kanpokaldean, Martin bertso eta Largazbistak Amurizak eginiko bertso pare bat abestu zituzten eta ondoren baserriko leku desberdinetan zehar kalejira egin genuen Ainitzek txekorrak jaiotzen ziren lekutik hasi eta esnea egiteko prozesu guztia non eta nola egiten zuen esplikatzen zuen bitartean. Honen bukaeran, musika eskolako ikasleok, Largabista abestia jo genuen, Martin bertso eta Largabista beraren laguntzaz abestuz, eta bertara joandako bisitariek ere abestiaren letrak banatu eta abesteko aukera izan zuten. Berriro autobusa hartu eta herrira itzuli ginelarik.
     

<< 2019, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       

2013/2014 Ikasturteko Kuotak

2013/2014 Funtzionamendu Arautegia

2014-2015 IKASTURTEKO EGUTEGIA

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /