• 17
    MAI
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en

    Lazkao Txiki Musika Eskolako xirula taldea asteburu honetan lanpetuta egongo da beste herrialde batzuetako musikariekin batera kontzertuan eskainiz.

    Ostiral honetan, maiatzak 17, Lazkao Txiki Musika Eskolako xirula taldeak Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko eta Azkoitiako Bizkargi Musika Eskolako xirula taldeekin batera kontzertua eskainiko du Miramongo Euskadiko Orkestraren Egoitza Nagusian. Kontzertu honi 19:30etan emango zaio hasiera eta bertan pelikuletako abestiak interpretatuko dituzte haur abesbatza batek lagunduta. 

    Igandean berriz, maiatzak 19, Azkoitian, bertako Bizkargi musika eskolak antolatuta, xirula topaketan hartuko dute parte Lazkao Txiki Musika Eskolako xirula taldeko partaideek. Igandean 13:00etan izango da kontzertua eta bertan xirula jole asko ikusi ahal izango dira oholtza gainean, gutxi gora behera, 200 ikasle inguru izango dira bertan. 19 Musika Eskolak hartuko dute parte bertan, besteak beste, Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Errenteria, Getaria, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Oñati, Tolosa, Urretxu-Zumarraga, Zestua, Zizurkil eta Zumaiako musika eskolak. Topaketa honetan, ostiralean entzungo ditugun abestiak entzungo ditugu berriz ere baina oraingo honetan musikari gehiagoren laguntzaz.

    Kontzertu hauetan entzun ahal izango diren abestiak oso dibertigarriak dira eta Lazkao Txiki Musika Eskolatik, bertatzeko gonbita luzatzen zaizue.

     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
<< 2019, urria >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       

2013/2014 Ikasturteko Kuotak

2013/2014 Funtzionamendu Arautegia

2014-2015 IKASTURTEKO EGUTEGIA

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /