• 7
    MAR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Iztueta behi-esnea eta esne makinak
    Ainitze Sala (Iztueta Behi Esnea)

    Iztueta Elkarteak jadanik 3 urte pasa daramatza esne makinekin lanean. Esne makinak Ordizia eta Beasaingo tren geltokian eta Lazkaoko Jose Lasa kalean kokatuak daude. Gustora gaude goierritarrek izan duten erantzunarekin eta eskerrak eman nahi dizkiegu. Gainera, beste aurrerapauso bat emateko asmoarekin, gaur egun zabor kudeaketaren inguruan dagoen mugimenduarekin bat eginik, hondakinak birziklatzeko eta ingurumenaren aldeko kontzientzia bultzatzeko asmoz zenbait proposamen aurkezteko gogoz gatoz.

    Esne makina hauekin, zaborra sortzea saihesten dugu, ez baitugu  ahaztu behar hondakin onena sortzen ez dena dela. Esne makina hauek, berrerabilpenak zenbateko eragina izan dezakeen ikusteko eredu ditugu. Makinara norberaren ontzi edo botilarekin joan, esnea hartu, etxera eraman eta esnea kontsumitutakoan ontzia garbitu eta berriz erabil daiteke esnea hartzeko. Horrela ez da batere hondakinik sortzen eta sortzen ez den hondakina ez dago, ez ekoiztu, ez bildu, ez garraiatu, ez tratatu beharrik. Beraz, material eta azpiegitura gutxiago behar dira eta energia gutxiago gastatzen da.

    Hau horrela izanda, Lazkaoko udalari esne makinen eta ingurumenaren aldeko kontzientzia bultzatzeko elkarlanean hasteko eskaera egin nahi diogu, eskuartean ditugun hainbat ekintza eta jarduera aztertu eta kanpaina modura, makinen inguruan bertan egun berezi bat antolatzea proposatzen dugu.


    Kontsumo arduratsuaren alde, hasi gaitezen elkarlanean!
     

<< 2020, martxoa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
     

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /