• 11
    UZT
    2013
  • 4
    UZT
    2013
    2013-2014 denboraldiko ikastaroetan izen ematea ireki da.

    Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak datorren 2013/2014 denboraldiko kirol ikastaroetan izenemateko aukera zabalik du. Ikastaroak irailaren erdialdean eta urriaren haseran hasiko badira ere prestaketa lanak aurreratzen joateko interesa duen orok izenemateko aukera zabalik du.

    Eskaintza ikusteko edo izenemate orria nahi izanez gero dokumentuak zabaldu.

    Beste ikastaroren bat edo kirolen batetan interesa izan ezkero ere adierazi kiroldegian, gaia aztertu ahal izateko.

  • 20
    EKA
    2013
    Kiroldegiko zenbait ikastaroetan ate irekiak ekainak 24tik 28ra

    Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak, 2013/2014 denboraldirako ikastaroetako izenematea zabaltzearekin batera, zenbait ikastaroetan ekainare 24tik 28ra bitartean ATE IREKIETAKO egunak jarri diru aukeran, nahi duen orok ikastaroak ezagutu eta parte hartu dezan.

    Ondorengo ikastaroetan izango dira ate irekiak: ZIKLO INDOORa, MANTENIMENDUKO SOINKETA, ADINEKOEN SOINKETA ETA AEROBIKA.

    Parte hartu nahi duen guzian aurrez izena eman behar du kiroldegian eta bertan adieraziko da baita ere zein egun eta ordutan izango diren ikastaroak.

  • 10
    EKA
    2013
    Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko bazkidetza berritzea 13-14 denboraldirako

    Datorren ekainaren 30ean Udal kiroldegiko bazkidetza mota guztiak amaitzen direnez, bazkidetza guztiak berritu beharra dago eta aldi berean bazkidetza berriak egiteko une egokia ere bada.

    Momentu honetan bazkide zaretenoi adierazi bazkidetzan aldaketaren bat egin nahi izan ezkero, baja eman edo ordainketa helbideratu nahi izan ezkero une egokia dela, horretarako kiroldegian adierazi beharko duzularik.

  • 15
    EKA
    2013
    Igerileku estaligabeen denboraldi hasera ekainak 15, larunbatean

    Datorren ekainaren 15, larunbatean, Joxemiel Barandiaran Udal kiroldegiko igerileku estaligabeen denboraldi berriari hasera emango zaio.

    Igerileku estaligabeen ordutegia goizeko 11,00etatik 20,30etara bitartekoa izango da.

    Salbuespen bezala ekainaren 17tik 21era bitartean arratsaldeko 14,30etatik 20,30etara zabalduko da.

  • 15
    MAI
    2013

    Maiatzaren 20ean UDAKO KIROL KANPAINAko izenematea hasi da kiroldegian, ekainaren 2an amaituko delarik. Udako kirol eskeintzaren barne hainbat ikastaro eskeintzen dira adin guztiei zuzenduak. Eskaintza zabala da: Igeria, piraguismoa, pelota, irristaketa, haurtxoen igeria, arku tiraketa, ziklo indoor, batuka,  tenisa, pala neskentzat eta eskalada ikastaroa.

  • 23
    API
    2013

    San Prudentzio jaiak direla eta JOXEMIEL BARANDIARAN UDAL KIROLDEGIA  apirilaren 27tik maiatzaren 1era bitartean ITXIA izango da. Gainontzeko egunetan, apirilak 20-21eko asteburua normaltasunez irekia izango da.

    Honekin batera, esan behar da Ordiziako MAJORI kiroldegiarekin lortutako akordiari esker, kiroldegia itxia den egun hauetan Lazkaoko kiroldegiko bazkideek, Majoriko instalazioak erabili ahal izango dituztela.

  • 26
    MAR
    2013

    Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak datozen jai egunetan ondorengo irekiera ordutegia izango du kirola egin nahi duen guziarentzat:

    .- Martxoak 28, osteguna: 9,00 - 13,00 etara irekia.

    .- Martxoak 29, ostirala: 9,00 - 13,00etara irekia.

    .- Martxoak 30, larunbata: ITXIA

    .- Martxoak 31, igandea: ITXIA

    .- Apirilak 1, astelehena; 9,00 - 13,00etara irekia.

    Gainontzkeo egunetan ohiko ordutegiarekin martxan izango da.

  • 18
    MAR
    2013

    Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian eguardi partean, 14.30etatik 15.30etara, astelehenetan eta asteazkenetan, ematen den Ziklo indor ikastaroa indartu nahian ate irekiak antolatu dira, nahi duen guziak jarduera ezagutu eta probatu dezan.

<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /