• 23
    UZT
    2014

    Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak abuztuan urtean zeharreko ohiko ordutegia aldatu egiten du.

  • 23
    UZT
    2014

    Ostiral honetan, uztailak 25, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia ohiko ordutegian irekiko da: goizeko 7:00tan ireki eta gaueko 21:30etan itxi.

  • 21
    UZT
    2014
    Udako kirol kanpaina amaitu da

    Aurten Udako kirol kanpaina ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean egin da.

  • 14
    UZT
    2014
    Igerileku estaligabeak martxan daude

    Aurtengo uda hala moduzkoa badoa ere gogora ezazue estali gabeko igerilekuak zabalik daudela ekainaren 14a ezkero. Irailaren 7a bitartean izango dira zabalik, egunero, goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:30ak bitartean.
    Egun osoko sarrerak, helduen kasuan, 4,85 € balio du eta, 18 urtez behekoen artean, 2,6 €. Denboraldiko bazkidetzak berriz honakoak dira: helduak 52,60 €; gazteak 26,20 €; jubilatuak 39,45 €; familiak 76,80 €; eta jubilatu familiak 57,45 €.

  • 12
    EKA
    2014

    Datorren ekainaren 30ean Udal kiroldegiko bazkidetza mota guztiak amaitzen direnez, bazkidetza guztiak berritu beharra dago eta aldi berean bazkidetza berriak egiteko une egokia ere bada.

    Momentu honetan bazkide zaretenoi adierazi bazkidetzan aldaketaren bat egin nahi izan ezkero, baja eman edo ordainketa helbideratu nahi izan ezkero une egokia dela, horretarako kiroldegian adierazi beharko duzularik.

  • 14
    EKA
    2014
    Igerileku estaligabeen denboraldi berriari hasiera Ekainak 14, larunbatean

    Datorren ekainaren 14, larunbatean, Joxemiel Barandiaran Udal kiroldegiko igerileku estaligabeen denboraldi berriari hasera emango zaio.

    Igerileku estaligabeen ordutegia goizeko 11,00etatik 20,30etara bitartekoa izango da.

    Salbuespen bezala ekainaren 16tik 20ra bitartean arratsaldeko 14,30etatik 20,30etara zabalduko da.

    Azkenik esan momentu honetan bai igerileku estalibageetako bazkidetzak egiteko eta bai kiroldegiko osoko bazkidetza egiteko une egokia dela.

  • 22
    MAI
    2014

    Maiatzaren 19an UDAKO KIROL KANPAINAko izenematea hasi da kiroldegian, ekainaren 1ean amaituko delarik. Udako kirol eskeintzaren barne hainbat ikastaro eskeintzaen dira adin guziei zuzenduak. Eskaintza zabala da: Igeria, piraguismoa, pelota, irristaketa, haurtxoen igeria, arku tiraketa, ziklo indoor, batuka,  tenisa, frontenis eta pala neskentzat eta eskalada ikastaroa.

     

    Jarraian dituzue adin bakoitzak duen kirol eskaintza, egitaraua, izen emate orria eta arau orria

  • 27
    API
    2014
    Kiroldegiaren San Prudentzio jaietako itxialdia apirilaren 27tik maiatzaren 1era

    San Prudentzio jaiak direla eta JOXEMIEL BARANDIARAN UDAL KIROLDEGIA  apirilaren 27, igandetik maiatzaren 1, osteguna bitartean ITXIA izango da. Apirilak 26, larunbatean, kiroldegia normaltasunez irekiko da.

    Honekin batera, esan behar da Ordiziako MAJORI kiroldegiarekin lortutako akordiari esker, kiroldegia itxia den egun hauetan Lazkaoko kiroldegiko bazkideek, Majoriko instalazioak erabili ahal izango dituztela.

    Erabilera honetarako kontuan hartu beharrekoak honakoak dira:
     

  • 16
    API
    2014
    Soinketa abdominal hipopresiboen ikastaro berria kiroldegian

    Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak, datorren maiatza eta ekainean ikastaro berri bat ipini nahi du martxan. SOINKETA ABDOMINAL HIPOPRESIBO izenekoa hain zuzen ere.

    Ikastaroa astelehen eta asteazkenetan izango da, saio bakoitza 45 minutukoa izango da eta bi ordutegi izango dira aukeran: goizeko 8,15etatik 9,00etara eta 11,00etatik 11,45etara.

    Ikastaro honen ezaugarriak, zer den, norentzat zuzendua, zer egiten den eta norentzat ez den jakiteko klikatu argibide orria.

    Izena eman nahi duenak eta argibide gehiago nahi dituenak jo dezala kiroldegira edo deitu 943 08 51 93 telefono zenbakira

<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /