• 6
    URR
    2014

    Dagoeneko ikasturteari hasera eman dio Kantakak. Ikasturte hau berezia izango da, 2015-ean hamargarren urteurrena ospatuko duelako.
    Entseguak ostegunetan izaten dira 18:30-etatik 20:30-tara, Orobionen. 

    Abesbatzan hasi nahi duenak, onarpen proba egiteko, entsegu ordutan bertaratzera  gonbidatzen dugu. Animatu!
     

    2014-2015 Ikasturtea abian da
  • 12
    URR
    2014

    Kantuzaleok, kanturako aukera berri bat dugu!

    Urriaren 12an Beasainen, Euskal Kantuzaleen Elkartearen eskutik, Goierriko kantuzaleen I topaketa ospatuko da. Ekimena irekia da, elkarrekin kantatzeko zaletasuna, gogoa eta gure herriko errepertorioa bultzatzeko ilusioa besterik ez da behar.
    EGITARAUA:
    - 11:00 etan, Beasaingo Igartza jauregian elkartuko gara
    - 12:00 etatik aurrera kantujiran arituko gara Beasaingo kaleetan.
    - 14:30ean, herri bazkaria, Gernika pasealekuakofrontoi estalian.
    - 17:00etatik aurrera kantu jaialdia.

    * Bazkarira joan nahi dutenek izena eman dezakete telefono honetara deituaz: 669 546 357. Bazkariaren prezioa: 20 €.
     

  • 5
    UZT
    2014
    BEASAIN_ UZTAILAK 5_ THE ARMED MAN

    Datorren Uztailak 5-ean, Aita Donostia eta Kantaka abesbatzak Karl Jenkins-en  The Armed Man lana taularatuko dute ondorengo musikariekin batera:  Oihana Gimenez (Flauta & Piccol), Martin Kortabarria, Iñaki Alberro (Celloa), Erlantz Carrión eta Erlantz Fernández (tronpetak), Iraide Ansorena eta Carlos Sagi (perkusioa), eta Arantxa Gastesi (pianoa). Débora Herrero eta Javier Alberdi arituko dira zuzendari.
    Kontzertua, Beasaingo udalak antolatua, Andre Maria Zeruratuaren parrokian izango da, iluntzeko 20:15ean.

  • 22
    EKA
    2014
    AITA DONOSTIA ASTE MUSIKALA_ EKAINAK 22_ THE ARMED MAN

    Datorren Ekainak 22-an , Aita Donostia Aste Musikalari amaiera emanez, Aita Donostia eta Kantaka abesbatzak Karl Jenkins-en  The Armed Man lana taularatuko dute ondorengo musikariekin batera:  Almudena Cañete (Flauta & Piccol), Martin Kortabarria eta Imanol Alberdi (biolinak), Iñaki Alberro (Celloa), Erlantz Carrión eta Erlantz Fernández (tronpetak), Iraide Ansorena eta Carlos Sagi (perkusioa), Arantxa Gastesi (pianoa) eta Gerardo Rifón (organoa). Débora Herrero eta Javier Alberdi arituko dira zuzendari.
    Emanaldia Donostiako Kaputxinoen elizan izango da iluntzeko 20:30-etan.  

  • 19
    EKA
    2014
    XVI. ANTIGUA ABESBATZAK LEHIAKETA

    ZORIONAK GRUPO VOCAL AQVILO!  (Antigua Abesbatzak lehiaketan garaile izan den abesbatza)
    Pasa den zapatuan, Antigua Abesbatzak Lehiaketan izandako parte hartzearekin oso gustora geratu gara Kantakako kideak! Gogo eta gusto handiz kantatuz, laugarrenak sailkatu ginen, eta maila handiko abesbatzekin neurtzeko aukera izan genuen ere. Aurrez aipatu bezala, Kantakarentzat, lehiaketan parte hartzeko hautatuak izatea sari bat da…  beraz mila esker Antigua Abesbatza Lehiaketako antolatzaileei aukera hau luzatzeagatik. Esperientzia honek orain arteko ilusio eta gogoz lan egiten jarraitzeko arnasa ematen digu!
    Aupa Kantaka!
    Argazkia: Javier Busto

  • 14
    EKA
    2014
    XVI. ANTIGUA ABESBATZAK LEHIAKETA

    Datorren Ekainaren 14-ean, Kantaka abesbatzak XVI. Antigua Abesbatzak Lehiaketan parte hartuko du. Arratsaldeko 17:30 etan izango da hitzordua, Zumarragako Antigua ermitan. Ondorengo abesbatzak lehiatuko dira: Coral Agora (Segovia), Kantaka abesbatza (Lazkao), Grupo Vocal AQVILO (Zaragoza) eta Eskifaia abesbatza (Hondarribia).  Kantaka abesbatzak ondorengo egitaraua aurkeztuko du:
    - Kantu hezgaitzak (Junkal Guerrero)
    - Ubi caritas (Ola Geilo)
    - Cantate Domino (Claudio Monteverdi)
    - Abendlich schon rauscht der Wald (Fanny Hensel)
    - Libera me (Lajos Bardos)
    - Aritz adarrean (Julen Ezkurra)
    Talde guztiek Junkal Guerrero konposatzailearen lan bat abestu beharko dute. Guztiek abestu ostean, eta epaimahaiaren puntuaketa zenbatzen den bitartean, Junkal Guerrerok bere musikaz hitz egingo du eta bere lanaren erakustadi bat eskainiko du Beasaingo Loinatz abesbatzerekin. Amaitzeko, diplomen entrega eta lehiaketako aktaren irakurketa burutuko da.
    Epaimahaia ondorengo kidez osaturik dago: Josu Elberdin, Julia Foruria, Aitor Saez de Cortazar, Eva Ugalde eta Esteban Urzelai.

    Antolakuntzak, ohikoa den moduan, Zumarragako parrokiatik Antiguara igotzeko autobus zerbitzua eskaintzen du arratsaldeko 17:00-etan. Lehiaketarako sarrera doakoa da.


    Kantaka abesbatzak bertaratzeko gonbitea luzatzen dizue!

  • 25
    API
    2014
    THE ARMED MAN

    Karl Jenkins musikagilearen The armed man lana taularatuko da, festetako lehen egunean, apirilak 25, gaueko 21:00-etan Areria kulturgunean. Hain zuzen ere estreinaldiaren 14. urteurrenean.

    Oholtza gainean, Kantaka eta Aita Donostia abesbatzak eta ganbera orkestra bat izango dira, Javier Alberdi eta Débora Herreroren zuzendaritzapean.

    Sarrerak 6€-tan eros daitezke, ondorengo puntuetan:
    - Lazkaon: Udaletxean, Gerriko liburudendan, Orobione tabernan, eta emanaldi egunean Areria kulturgunean.
    - Olaberrian: Zezilionea jatetxean.
    - Ormaiztegin: Murua tabernan.

    The armed man lanak, 13 abestien bitartez, gerren hastapen, bilakaera eta oinazeak kontatzen ditu...zera ondorioztatuz:  BAKEA gerrateak baino hobea dela. Bakearen aldeko aldarri bat da. 


    Emanaldira etortzera animatzen zaituztegu!

  • 14
    EKA
    2014
    KANTAKA XVI. ANTIGUA ABESBATZAK LEHIAKETAN

    Kantaka abesbatza, XVI. Antigua abesbatza lehiaketan parte hartzeko hautatua izan da.  Lehiaketa, Ekainaren 14an ospatuko da Zumarragako Antigua baselizan. Aurtengo lehiaketa, ahots nahasien modalitatekoa da, eta Junkal Guerrero musikagilearen lan bat kantatu behar da. 

Kantakaren web orria
<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /