• 24
    URR
    2015

    Goierriko Kantu Jiraren bigarren edizioa bihar, hilak 24an izango da Idiazabalen. Iazko arrakasta ikusi eta gero, Goierriko herri desberdinetako abeslariek parte hartuko dute Kantu jiraren edizio honetan. Kantatzea gustoko baduzu, biharko plan paregabea duzu!
    EGITARAUA
    - 11:00etan PilarEnean elkartu eta hamaiketakoa
    - 12:00etatik aurrera, kantujira Idiazabalgo kaleetan zehar
    - 14:00etan bazkaria Zelaia kiroldegian (txartelak aurrez erosi behar ziren)
    - 17:00etan arratsaldeko kantu saioa

  • 8
    URR
    2015
    kantaka ikasturte berria

    Udako atsedenaldiaren ostean, Kantakak ekin dio 2015/2016 ikasturteari. Entseguak asteartetan izango dira Orobione eraikineko azken solairuan 18:30etatik 20:30etara. Kantakaren ibilbidean aro berri bat izango da, Javier Alberdi izango baitugu zuzendari. Kantatzea gustuko baduzu animatu eta hurbildu gurera!

  • 1
    ABU
    2015
    Kantaka Donostiako Musika Hamabostaldian

    Bihar, abuztuak 1, Kantaka abesbatza eta Aita Donostia abesbatzek Donostiako Musika Hamabostaldiaren irekiera jardunaldiaren barruan, Karl Jenkins-en THE ARMED MAN bakerako meza taularatuko dute, arratsaldeko 20:00etan Zorroagako elizan.
    Zuzendaria: Javier Alberdi
    Bakarlaria: Klara Mendizabal
    Muezina: Abdellah El Mashoubi
    Musiariak: Almudena Cañete flauta, Erlantz Carrión eta Erlantz Fernández tronpetak, Iraide Ansorena eta Carlos Sagi perkusioa, Iñaki Alberro biolontxeloa, Gerardo Rifón organoa eta Arantxa Gastesi pianoa.
    Guztiak gonbidatuak zaudete!

  • 27
    EKA
    2015
    Ikasturte amaierako Kontzertua

    Datorren ekainaren 27an arratsaldeko 20:00etan, Kantaka abesbatzak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du Lazkaoko parrokian. Kontzerturako, urte guzti hauetako abesti kuttunez osatutako egitaraua prestatu da, eta ondorengo musikariek parte hartuko dute: Martin Kortaberria (biolina), Maddalen Sarasola (txirula), Arantxa Gastesi (pianoa) eta Loreto Fernández (organoa). Kontzertua berezia izango da, hastapenetatik gure zuzendaria izan den Débora Herreroren zuzendaritzapean eskainiko den azken kontzertua delako.
    Guztiak une berezi hauek gurekin partekatzera gonbidatuak zaudete!

  • 9
    MAI
    2015
    Nepalek behar gaitu!

    Jakina den bezala pasa den apirilak 25ean lurrikara batek Nepal herrialdea gogor astindu zuen, eta une hauetan laguntza guztien beharrean aurkitzen dira. Horren aurrean, Kantaka abesbatzak bihar arratsaldeko 20:00etan Lazkaoko parrokian eskainiko duen 10. urteurren kontzertuan, nepaldarren beharretarako diru bilketa egitea erabaki du. Bildutakoa HEGO HERRIAK Kooperazio eta Garapen Elkartearen bitartez bideratuko da (Elkarteko kide diren eta Ordizian bizi diren nepaldarrak kontzertura etorriko dira).  Elkarteak ere ondorengo kontu korrontean ditu edonolako ekarpenetarako:
    Kutxabank (ES26) 2095 5073 0091 1495 5885

    Laboralkutxa.(ES80) 3035 0054 5705 4006 9019

    NEPALEK BEHAR GAITU!

  • 9
    MAI
    2015
    Kantaka 10. urteurrena_ maiatzak 9

    Datorren zapatuan hilak 9, Kantaka abesbatzak bere 10. Urteurrena ospatuko du. Horretarako 20:00 etan San Migel parrokian kontzertu bat eskainiko du urte hauetan zehar bidaia lagun izan diren kantariekin eta Loreto Fernandez, Aitor Furundarena eta  Igor Barrero musikariekin batera, guztiak Debora Herrero zuzendaritzapean. Honen ostean, 21:00ak inguru, herrian zeha Kantaka Kantu Poteoa izango da.
    Guztiak ospakizunean parte hartzera gonbidatuak zaudete!


    KANTAKAKO KIDE OHIEI OHARRA: Maiatzak 7, osteguna arratsaldeko 18:30etatik-21:00etara Orobioneko azken solairuan eta maiatzak 9an 18:00etan parrokian (beltzez jantzita) izango diren entseguetarako deia luzatzen dizuegu berriro. Animatu!

  • 9
    MAI
    2015
    Kantaka 10. urteurrena_ maiatzak 9

    Aurten kantaka abesbatzak bere hamargarren urteurrena betetzen du. Ospakizun eguna 2015eko maiatzak 9, larunbata izango da. Egitaraua ondorengoa izango da,
    - 20:00   KONTZERTUA  San Migel parrokian.
    - 21:00   KANTAKA KATU POTEOA herrian zehar.
    Urte guzti hauetan zehar bertako kide izan direnei parte-hartzeko gonbitea luzatu zaie. Kontzertuan, Lorteo Fernandez (organoa), Aitor Furundarena (soinua) eta Igor Barrero (pianoa) musikariak izango ditugu. Guztiak Debora Herreroren zuzendaritzapean arituko gara kantuan.
    Entzule edo kantari moduan, gurekin ospatzera animatzen zaituztegu!

  • 20
    ABE
    2014

    Bihar, hilak 20, iluntzeko 20:00etan Kantaka abesbatzak urtero bezala gabon kontzertua eskainiko du, euskal eta gabon kantez osaturiko egitarauarekin. Kontzertu honen bereizitasuna, abesbatza eta eskusoinuaren arteko uztarketa izango da, izan ere Aitor Furundarena akordeoilari  ezaguna izango da bertan. Kontzertua amaitutakoan, kantakaren urteurrenaren alde egindako zozketaren sari banaketa egingo da. Kantakak, herritar guztiei kontzerturako gonbitea luzatzen dizue! 

  • 6
    ABE
    2014

    Datorren Abenduak  6-ean, Kantaka abesbatzak bere Zarzuela Gaua ikuskizuna taularatuko du Azpeitiako Soreasu antzokian, gaueko 22:00-etan.
    Sarrerak dagoeneko salgai daude ondorengo puntuetan:
    - www.soreasuantzokia.com
    - www.ticketea.com
    - www.sanagustinkulturgunea.net
    - Sanagustin kulturgunean
    Salneurriak: aurrez 10€ , eta egunean 12€.

     

    Azpeitia_ Abenduak  6_ Zazzuela gaua
Kantakaren web orria
<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /