• 25
    OTS
    2014
    KANTAKA ABESBATZA

    Kantaka abesbatzak 2001. urtean San Benito ikastolan du bere hastapena. Garai hartako zuzendariak, Belen Maizak, eskolaz kanpoko ekintzen artean ikasleei aukera berri bat emateko asmo argi bat izan zuen, hots: abesbatza.

    Dudarik Gabe, Belenen asmoak Lazkaoko kultur bizitzari itzelezko ekarpena egin zion 5.000 biztanleko herri batean 40 haurrez osoturiko haur abesbatza, XANBE  TXIKI, eta ikasleen gurasoez osoturiko, XANBE, bigarren  abesbatza  sortzea lortu zuen. Debora Herrero ordiziarrak hartu zuen bi abesbatzen zuzendaritzaren ardura.

    Hasiera haietan helduen abesbatza talde txikia bazen ere, 15kidetatik 12 emakume eta 3 gizonezko, poliki- poliki , musika maite zuen jendearengana hurbilduz, taldea hazten eta gorpuzten hasi zen. Horrela, hasierako XANBE taldetik, 2005ean KANTAKA ABESBATZA sortzen da.

    Talde misto hau 33 abeslariz osatuta dago eta hasierako herri izaera izatetik eskualde izaera izatera pasa da. Hala nola Lazkao, Ordizia, Beasain, Olaberria, Ormaiztegi, Gabiria, Segura eta Ataungo abeslariak daude.
    Errepertorio zorrotza eta anitza lantzea zen taldeak sorreratik ezarritako helburuetako bat eta horregatik lantzen ditu garai eta estilo ezberdinetako musika, nola obra profanoak hala erlijio izaerakoak ere. Gure folkloreari arreta berezia eskaintzen diote.


    Zenbait proiektu bitxitan murgilduta ibili da taldea, musika adituen kritika ezin hobea  eta publikoaren txalo zaparrada beroak jasoz. Azpimarratzekoa da “Zarzuela Gaua”, hainbat aretotan eskainitako ikuskizunak lortutako arrakasta: Lazkaoko “Arerian”, Ordiziako “Herri Antzokian”, Beasaingo “Usurben”, Andoaingo “Basteron”, Soraluzeko ”Kultur Aretoan”, Salas de los Infantes (Burgosen) eta Arnedo (Errioxan).


    Bestalde, ezin aipatu gabe utzi, izan zuten kritika onagatik, “MUSIKENE” (Euskal Erkidegoko Goi Mailako Musika Eskola)-ko Ganbara orkestrarekin batera emandako kontzertu barrokoa.


    Penintsulako geografian zehar hainbat lekutan ere eman dituzte kontzertuak, hala nola, Madril, Arnedo, Bernedo, Cobeñas, Gorliz, Asturias,…


    Garaipen zerrenda:
    - 2010ean,DV digitalaren Saria “Zarzuela Gaua” ikuskizunagatik.
    - 2008an,”Villa de Avilés” Nazioarteko Lehiaketan, 3. Saria.
    - 2007an,Errenteriako “Gabon Kanten“ txapelketan 1go saria.

    HARREMANA





    • Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
Kantakaren web orria
<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /