Datorren ostiralean, arratsaldeko 17:00etan Kantaka abesbatzak Txindoki egoitzan kontzertu bat eskainiko du. Une paregabe bat pasako dugu kantuarekin!
Atzo Kantaka abesbatzak Aita Donostia Aste Musikalaren barruan kontzertua eskaini zuen Donostiako Kaputxinoen elizan. Hemen diario vasco-ko EMECEren kritika.
Musikarekin gozatzen jarraitu!
Ekainaren 10 etik 15era ospatuko den XIX Aita Donostia Aste Musikalaren barruan, Kantaka abesbatzak kontzetua eskainiko du datorren ekainaren 11n arratsaldeko 20:30etan Kaputxinoen elizan. Abesbatzari Debora Herrero soprano eta Arantxa Gastesi piano joleak lagunduko die Javier Alberdiren zuzendaritzapean.
Dagoeneko festen atarian aurkitzen gara. Kantakak aurten bi ekimentean parte hartzen du. Apirilak 24 igandea, eguerdiko 13:00etan herriko beste abesbatzekin batera kantu poteoan kaleak alaitzen arituko da, eta apirilak 28 osteguna, arratsaldeko 20:30etan San Prudentzio ermitan, kontzertu bat eskainiko du. Kontzertu honetan Arantxa Gastesi pianoan eta bakarlari bezala Débora Herrero sopranoa izango ditugu, guztiak Javier Alberdiren zuzendaritzapean.
Ondo pasa jaietan!
Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatzen duen aste kulturalaren barruan, datorren larunbatean, martxoak 12, eguerdiko 12:00 etan Areriako plazan, AHOTSAREN EGUNA ospatuko da herriko abesbatzen eskutik. Kantaka ere bertan izango da.
Eguneko ekintzak ez dira bertan amaitzen, 14:30 etan kantu bazkaria eta ondoren Dantzara plazara Oin Arin dantza taldearen eskutik.
Aste kulturalaren gaineko informazio gehiago: http://www.lazkaotxikime.com/#!aste-kulturala/sdl4n
Datorren urtarrilaren 8an, arratsaldeko 18:30etan Segurako Sorkundetar komentuan kontzertua eskainiko du Kantakak. Pianoan Arkaitz Mendoza, biolinarekin Martin Kortaberria eta bakarlari moduan Debora Herrero eta Javier Alberdi izango ditugu, guztiak Javier Alberdiren zuzendaritzapean.
Guztiak gonbidatuak zaudete!
Datorren abenduak 24an, ikastolakoei lekukoa hartuta, 13:00ak inguru Kantaka Lazkaoko kaleetan gabon kantu poteoan ibiliko da.
Abenduaren 26an, arratsaldeko 19:30etan Lazkaoko parrokian ohiko gabon kontzertua eskainiko dugu. Pianoa: Arantxa Gastesi, biolina: Martin Kortaberria, bakarlariak: Debora Herrero, Javier Alberdi eta Iñigo Vilas izango ditugu, guztiak Javier Alberdiren zuzendaritzapean
Bihar abenduak 3, ekitaldi ugari antolatu dira EUSKARAREN eguna ospatzeko. Udaleko euskara batzordeak bultzaturiko ekimen hauetan herriko hainbat elkartek parte hartuko dugu, San Benito ikastola, Maizpide euskaltegia, Oin Arin dantza taldea, Antzar Gazteak txistulariak, Lazkao Txiki Musika Eskola eta Kantaka abesbatza besteak beste. Eguneko egitaraua ondorengoa da:
11:00etan San Benito ikastetxeko ikasleak Plazan trikitixa soinuarekin
Udaletxeko balkoitik pregoia irakurri eta ondoren "Euskaraz bizi nahi dut" flashmoba
17:00etan: Buruhandiak Antzar Gazteak Txistulariekin. Plazan
17:30 -18:30: Erromeria Oin Arin dantza taldeak dinamizatuta.
18:30etan testu irakurketa plazan
19.00- 20:00etara KANTU POTEOA Maizpide euskaltegia eta abesbatzak (Kantaka eta Lazkao Txiki Musika Eskola)
Herritar guztiak antolaturiko ekimenetan parte-hartzera gonbidatuak zaudete!
Gaur, hilak 19 izan arren, igandeko Santa Xexili eguna, musika eta musikarien eguna, ospatuko dugu, 17:30etatik aurrera Lazkaoko kaleak musikaz alaituz. Lazkao Txiki Musika Eskolaren ekimen honetan, Oin Arin eta Orobione eta Kantaka abesbatzak parte hartuko dugu ere.
AZKEN IRUZKINAK
Boletina /