• 22
    ABE
    2014
  • 8
    AZA
    2014
    Zorionak! 10.000 aterki irekita

    Eskoziarrak zoriontzea, Kataluniarrei galdeketaren atarian animoak helaraztea eta Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko beste pauso bat ematea helburu, mosaiko izugarri, eder eta koloretsuak osatu genituen 10.000 lagunok atzo goizean, Zurriolako hondartzan.

     

    Hemen dituzue ikusgai argazki guztiak: https://www.flickr.com/photos/gureeskudago/sets/72157646863725613/

  • 8
    AZA
    2014
    Azaroaren 8an Mosaiko Erraldoia Zurriolan

    Gure Esku Dago dinamikak martxan jarraitzen du eta hurrengo zita AZAROAREN 8an izango dugu, MOSAIKO ERRALDOIA egiteko ZURRIOLAN (Donostia).

     

    Oraingoan erronka 5.000 herritar Zurriolan biltzea izango da, lortuko dugu, ezta?

  • 10
    UZT
    2014
  • 17
    EKA
    2014
  • 9
    EKA
    2014

    Atzokoa izugarria izan zen zuen guztion parte hartzeari esker!

    Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubidearen alde deitutako Giza-kateak 150.000 lagunetik gora bildu zituen atzo Iruñea eta Durango artean. Bide osoaren 123 kilometroetatik 36 Goierrin barrena egin zituen kateak, Deskargatik sartu eta Urretxu-Zumarraga, Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi, Beasain, Lazkao eta Ataun igaroz.


    Hemen dituzue Goierriko giza-kateko irudi batzuk:

  • 8
    EKA
    2014
    Giza Katea

    Igandean 10.00etan lazkaotarrok, lazkaoko plazan elkartu eta 61.KM-ra joango gara guztiok! Trikitilariak, txistulariak, bestelako musikoak... denetarik izango da goiza giro ederrean pasatzeko!

     

    Baina gogoratu ohar garrantzitsu hauek:

       - Autobusek lehentasuna izango dute.
        -Eraman ezazu Gure Esku Dago-ren kamiseta.
        -Oinez ibiltzeko moduko arropa erosoa eraman.
        -Ura eta edatekoak eramatea ezinbestekoa da.
        -Eguraldi ona egiten badu: arropa egokia, txanoa, eguzkitako krema, betaurrekoak...
        -Eraman jatekoak.
        -Adinekoa bazara, aulkia eraman ezazu.
        -Telefono zenbakia idatzi haurrei.
        -Etxeko animaliak badaramatzazu, lotuta eraman.
        -Telefonoa kargatuta eraman.

  • 8
    EKA
    2014
    Ekainaren 8rako irizpide eta gomendioak

    Ekainaren 8an, lazkaotarrok, Lazkaoko plazan elkartuko gara goizeko 10.00etan, erabakitzeko eskubidearen alde Durango eta Iruñea lotuko dituen giza katea egiteko.

     

    Gogoratu egun horretarako irizpide eta gomendioak ere:

     

       - Autobusek lehentasuna izango dute, beraz, garraio modurik erraz, eroso eta egokiena izango da.
        -Eraman ezazu Gure Esku Dago-ren kamiseta.
        -Oinez ibiltzeko moduko arropa erosoa eraman.
        -Ura eta edatekoak eramatea ezinbestekoa da.
        -Eguraldi ona egiten badu: arropa egokia, txanoa, eguzkitako krema, betaurrekoak...
        -Euria egiten badu: uretako arropa, uretako oinetakoak, aterkia...
        -Eraman jatekoak.
        -Adinekoa bazara, aulkia eraman ezazu.
        -Telefono zenbakia idatzi haurrei.
        -Etxeko animaliak badaramatzazu, lotuta eraman.
        -Telefonoa kargatuta eraman.

  • 8
    EKA
    2014
    Bazkariko txartelak eta bolondresak

    Ekainaren 8ko giza katearen ondoren, Lazkaon, festa erraldoia izango da. 1000 lagunentzat bazkaria emango da frontoi irekian. Txartelak aurrez erosi behar dira 15€ tan : Giroa, Ansoategi, Zelata eta Oker tabernetan eta Gerriko liburu dendan daude eskuragarri.

     

    Bestetik, egunean izango diren ekintza eta egiteko ezberdinak gauzatu ahal izateko, izena eman dutenei eskerrak eman nahi genieke eta hurrengo astearten, ekainaren 3an,  19:00etan udaletxean izango den bilerara agertzea eskatu. Bertan zehaztuko dira egiteko lanak, txandak... Taldeka apuntatu direnek, nahikoa dute bilerara ordezkari bat gerturatuta.

     

    Oraindik lagundu nahi eta izena eman ez duzuenok, gedlazkao@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz egin dezakezue.

Gure esku dago
<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      

Gure esku dago abestia

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /