• 1
    API
    2015
    Lazkao Txiki bertsolaria gogoratzeko ekitaldiak

    Urtero bezala Gerriko kultur elkarteak prest du Abalingo bertsolaria gogoratzeko egitaraua:

  • 5
    MAR
    2015
    Integrazioaren bidean jantziago gaude

    Atzo (2015-03-04) amaitu genuen lau aste iraun duen Mugan bizi, mugan sentitu Berriketan solasaldi zikloa. Oraingoan ere gai interesgarria genuen: “Elbarri, baina bizitzeko egarri.” Eta argi egitera Letizia Moreno etorri zitzaigun, ezintasun asko eta handiak dituen haur baten ama. Bere kasuan oinarrituta oso irakaspen ederra utzi zigun Gerriko txokora bertaratu ginen 35 lagunoi.

  • 27
    OTS
    2015
    Ez da horrenbesterainokoa eskatzen dena: errespetua!

    Hori da atzo (2015-02-25) Gerriko kultur elkarteak antolatutako solasaldian argi geratu zen ideietako bat: gizakion artean errespetua da jendarte justu, anitz eta askea eraiki nahi badugu. Horretarako, Marijo Imaz eta Maddi Imaz ama-alabak gonbidatu genituen gure artera, agerian oso gutxitan jartzen den gai bati buruz hitz egitera: transexualitateari buruz, alegia.

  • 4
    MAR
    2015
    Ezintasun handiak dituen haur baten amaren testigantza Gerrikon

     “Elbarri, baina bizitzeko egarri”, Letizia Moreno (Ezintasun asko eta handiak dituen haur baten ama)

    Martxoak 4, asteazkena.

    Gerriko txokoan.

     

  • 19
    OTS
    2015
    Mendebaldeko Saharari begiratzeko ñabardura aberatsak

    MUGAN BIZI, MUGAN SENTITU solasaldi zikloaren bigarren atala izan genuen atzo Gerriko txokoan. Beñat Hach Embarak Irizar euskaldun-sahararrak eman zizkigun azalpen aski interesgarriak “Mendebaldeko Sahara: mugak eta harresiak” izenburupean. Mendebaldeko Saharari begiratzeko ñabardura aberatsak ikasi genituen. Berrogei bat lagunen aurrean ondo egituratutako azalpen sorta bat eskaini zigun Hach Embarak-ek eta ondoren jendeak bere iritziak eta galderak egiteko tartea ere geratu zen.

  • 28
    OTS
    2015
    Oztopoen gainetik euskaraz biziko garela aldarrikatuko dugu Donostian

    Gerriko Kultur Elkarteak, Kontseiluko bazkide den heinean, bat egiten du otsailaren 28an Donostian deitutako manifestazioarekin. Hona hemen azalpen laburra:

    UEMAko kide diren Aduna, Antzuola, Arama, Bergara, Gaintza, Oiartzun, Oñati, Usurbil, Zarautz eta Zeraingo udal ordezkariak lagun agerraldia egin du Kontseiluak Donostian. Otsailaren 28an Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara  lelopean egingo den manifestazioa aurkeztu dute. Hizkuntza-politiketan azken aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren bidez jasandako injerentziak salatzea eta hainbat administrazioetako arduradunek aurrera egiteko hartu duten determinazioa txalotzea da mobilizazioaren helburua. Gipuzkoa plazatik abiatuko da 17:30ean.

    Informazio gehiago hemen.

  • 25
    OTS
    2015
    Transexualitateaz gogoeta Gerrikon

    “Pertsona naiz, ez transexuala”, Marijo Imaz eta Maddi Imaz (Transgenero baten senideak).

    Otsailak 25, asteazkena, 18:30ean.

    Gerriko txokoan.

     

     

  • 18
    OTS
    2015
    Saharako egoeraz solasaldia Gerrikon

     “Mendebaldeko Sahara: mugak eta harresiak”, Beñat Hach Embarek (Saharar euskalduna).

    Otsailak 18, asteazkena, 18:30ean.

    Gerriko txokoan.

     

     

  • 12
    OTS
    2015
    Muga banatzaile, muga topagune

    Gaur, otsailak 11, hasiera eman diogu Gerriko Kultur Elkarteak antolatu duen “Mugan bizi, mugan sentitu” solasaldi zikloari. Txokoan hamabost bat lagun elkartu gara Aitzpea Leizaola antropologoaren azalpenak entzutera.

<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /