• 15
    API
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Zer da TTIP hitzarmena?

    Gai horixe jorratuko dute datorren asteazkenean Gerriko txokoan.

    “Zer da TTIP hitzarmena?”

    Hitzaldia, Lazkaoko GERRIKO Txokoan, apirilaren 15ean, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean.

    Hizlariak: Saioa Igeregi (ELA sindikatua), Julen Zulaika (Askapena)

    Antolatzaileak: Eskubide Sozialen Kartako Goierriko taldea eta Gerriko Kultur Elkartea.

    Zer da zerbitzu publikoak pribatizatu nahi dituen TTIP hori?

    Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza hitzarmen transatlantikoa da TTIP (Transatlantic Trade Investment Partnership). Herritarrongan eragin zuzena izango duen ituna bada ere, multinazionalen, lobbyen eta botere politikoaren artean hartzen ari dira erabakiak. Ezkutuan, herritarren parte-hartzerik gabe eta prentsari ateak itxita.

    Potentzia ekonomiko eta politiko berriak sortzen ari dira munduan. Horiei, eta gehien bat Txinari, aurre egiteko tresna gisa sortu dute TIPPa AEBek eta EBk. Lehen mundua delakoaren protagonismoa berreskuratzeko gainerako potentziei komertzio-gerra bat piztea da asmoa, EB eta AEBetatik kanpoko produktuei mugak ezarriz eta barne produktuen ekoizpena eta errentagarritasun ekonomikoa handituz. Itun berria, errezeta zaharrekin hornitua. Multinazionalen arteko akordioaz filtratzen ari den informazioa ondo ezagutzen dugu herritarrok: Nola handitzen dira enpres(ari)en mozkinak? Langileen eskubideak murriztuta.

<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /