• 4
    OTS
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    XVII. Gerriko Ikerlan Bekaren epaia

    Lehengo ostiralean eman zen ezagutzera XVII. Gerriko Ikerlan Bekaren epaia.  Ekitaldian parte hartu zuten  Arantxa Bengoak, Lazkaoko Udaleko Kultur ordezkariak; Joxepa Madariagak, Gerriko Ikerlan bekako koordinatzaileak; Andoni Sarriegik, Gerriko Kultur Elkarteko ordezkariak eta Jon Urdangarinek, Maizpide Euskaltegiko zuzendariak. Hauekin batera epamahaikideak eta ikerlan bekara aurkeztu diren ikertzaile batzuk izan ziren.

    XVII. edizioko proiektuak eta  epaimahaia:

    Jasotako ikerlan-proiektuak:

    -Trenaren inguruko oroitzapenak eta bizipenak Beasainen

    -Goierri, ikuspuntu ekonomiko batetik

    -Sentituz, izan sortzaile! Sormen emozionala goi-mailako hezkuntzan sustatzeko esku-hartze programa

    -Gizarte etxebizitza Goierrin, 1939-1977

    Jasotako proiektuen araberako epaimahaia aukeratzen dugu, beraz, proiektuak jaso arte ez dugu epaimahairik. Aurtengoa ondoko jaunok osatu dute:

    - Joxe Garmendia Larrañaga, epaimahaikidea, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Lizentziatua, Pedagogian Doktorea eta EHUko irakaslea.

    - Fito Rodriguez Bornaetxea, epaimahaikidea,  Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Lizentziatua, Hezkuntza Zientzietan Doktorea eta EHUko irakaslea.


    Zuzendari Zientifikoa, Jokin Apalategi Begiristain jn., Soziologoa, Mugimendu Sozialetan katedraduna EHUko Psikologia Fakultatean, UEUko UZTARO aldizkariaren zuzendaria eta XVII. Gerriko Ikerlan Bekako Zuzendari Zientifikoa.

      
    Epaimahaikideek, aho batez hartu dute erabakia. EPAIA:

    XVII. GERRIKO IKERLAN-BEKAKO EPAILEEK ERABAKI DUTE, SARIA:

    “Sentituz, izan sortzaile! Sormen emozionala goi-mailako hezkuntzan sustatzeko esku-hartze programa”

    PROIEKTUARI EMATEA.

    Gehigarriak:

    1) Sarituak/ek, proiektua landu eta argitaratzeari begira lanean jarraitzeko konpromisoa hartu behar du/dute, epaimahaikideek laguntzekoa bezalaxe. Argitalpenerako beharrezkoak diren baldintza guztiak betez bukatu behar du/dute ikerlana urtebeteko epean.

    Ikerlan bukatuaren testuak, gutxienez ere 100 orrialde estandar (2.100 digitukoak) izan beharko ditu, argazkiak, grafikoak, taulak eta gaineratiko eranskinak aparte direlarik.

    Baldintza horiek betetzeko konpromiso idatzia hartzean emango da sariaren lehen zatia, saria emateak, ikerlana egin eta argitarapena ongi prestatzea esan nahi baitu.
     

<< 2019, ekaina >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /