• 3
    OTS
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    (Euskal) zineaz gogoetan

    Oso interesgarria eta hunkigarria Zigor Etxebestek astearte arratsaldean (urtarrilaren 27an) eskeini zigun solasaldia, "Euskal Zinema, euskarazko zinema?"

    Besteak beste, Zigorrek euskal zinemaren atzekoz aurrerakoa (1930-2014) aurkeztu zigun, bertan euskarak izan duen presentzia irudi eta hots bitartez erakutsiz eta euskal zinemaren paradoxak aztertuz (Euskal Herria gai hartuta egindako luzemetrai ugari gazteleraz egitearena "Obabakoak" edo "Tasio" adibide, bestetik garai bateko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen funtsa filmak euskarara bikoiztekoak izatea eta ez horrenbeste sorkuntzak laguntzea) eta gaur egungo diru laguntzen politika berriaren ondorio diren euskarazko luzemetrai eta laburmetraien loraldiari arreta eskeiniz, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren "Loreak" (2014) azpimmarratuz.
    Euskaraz eginiko lehen hitzak entzutea Fagueres eta Champreuxen "Au pays des basques" filmean (1930), euskal zinemaren erroak eta oinarriak jarri zituen Basterretxea eta Larrruquerten "Ama Lur" (1968) luzemetraiaren aipamenek eta irudiek eta Antton Ezeizaren "Ke arteko egunak" (1989) luzemetraiaren gorabeherei eginiko aipuek bereziki hunkigarria egin zitzaizkigun.

<< 2019, iraila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
      

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /