• 4
    API
    2016
    GAZTELEKUAREN ITXIERA

    Dakizuen moduan, apirilaren 17an Gaztelekuak orain arte eskaini duen zerbitzua emateari utziko dio, urrian berriz ere zerbitzua martxan jartzeko asmoz. 

    Hori horrela izanik, amaiera honi programazio berezi bat eskaini nahi diogu eta horretarako hainbat ekintza berezi antolatu ditugu.

    Ekintzen artean, Lazkaoko festak gertu direla eta, alkohol kontsumoaren prebentzio tailerra egingo dugu. Bestetik, apirilaren 16an Ordiziara joango gara "Goierriko 7 orduak" ikustera  eta apirilaren 17an askaria eta dantzaldia egiteaz gain, oroitzapen bezala eramango duten marko bat egingo dugu, bertan taldearen argazkia ipiniz.

    BERAZ, ANIMATU ETA PARTE HARTU

  • 16
    MAR
    2016
    GAZTELEKUKO PROGRAMAZIO BEREZIA

    Hemen duzue ikusgai Aste Santuan egingo ditugun ekintza desberdinak

    ANIMATU ETA PARTE HARTU!

  • 4
    MAR
    2016

    Oraingoan, Gazte-lekuan, martxoan zehar, egingo diren ekintzen programazioa aurkezten dugu. Honen inguruan, esan, martxoaren 5ean, Udaletxetik etorriko direla gazteen festetako proposamenak zein beste ekarpenak jasotzera. Hitzordua arratsaldeko 18:30etan izango da gaztele-lekuan bertan eta parte hartzen dutenek askari eder bat jateko aukera izango dute.

    MARTXOA

    Martxoak 5: Festetako proposamen bilketa + askaria
    Martxoak 6: Libre

    Martxoak 12: Genero tailerra
    Martxoak 13: Pelikula

    Martxoak 19: Bizkotxo tailerra
    Martxoak 20: Eskulanak
     

  • 15
    OTS
    2016

    Dakizuen moduan, otsailaren 21ean Lazkaoko Gaztelekuan festetako proposamen bilketa egingo da, jaietako programa egiterako garaian, gazteen gustuak kontuan hartzeko asmoz. 

    BERAZ, ANIMATU ETA ETORRI OTSAILAREN 21EAN ARRATSALDEKO 5ETAN ZURE PROPOSAMENA EGITERA!

     

      

  • 3
    OTS
    2016
    OTSAILEKO PROGRAMAZIOA

    Hementxe duzue ikusgai Lazkaoko Gazte-lekuan otsailean zehar egingo diren ekintza desberdinen programazioa.
    Ikusten duzuen moduan, otsailaren 7an, inauteriak direla eta, Tolosara irteera egingo dugu. Egun horretan, zezen plazara joango gara bigantxak ikustera. Horrez gain, Tolosako kaleetan zehar ibiliko diren karroza zein mozorroak ere ikusi ahal izango ditugu. Irteera honetara joateko, gurasoek edota haurraren arduradunek hemen atxikitzen dugun baimen orri bat bete beharko dute.
    Bestetik, aipatu, Udaletik gazteen parte hartzea sustatu nahian, San Prudentzio jaietarako Lazkaoko nerabeen proposamenak jaso nahi direla. Horretarako, hilaren 21ean, Gazte-lekuan honen inguruan hitz egiteko deialdia egiten diegu gazteei. Ekintza honekin arratsaldeko 5ak aldera hasiko ginateke, beraz ANIMATU ETA PROPOSATU ZER EGIN NAHI DUZUEN LAZKAOKO FESTETAN!

  • 3
    URT
    2016
    URTARRILEKO PROGRAMAZIOA

    Hementxe duzue urtarrilean zehar Gaztelekuan egingo diren ekintza desberdinak

  • 26
    ABE
    2015
    GABONAK!

    Gabonak iritsi dira eta Gazte-lekuan festa hauek ospatzeko programazio berezia egin dugu.
    Egun hauetarako, hainbat ekintza berezi prestatu ditugu, horien artean, gabonetako eskulan tailerra, pareta margotzea, aquariumera bisita, etab.
    Azken ekintza honi dagokionez, astelehenean, hilaren 28an, izango da irteera. Goizean akuariora egingo dugu bisita eta arratsaldean berriz, gabonetako azoka ikustera eta Donostiatik buelta bat ematera joango gara. Irteera goizeko 09:30ean izango da Lazkaoko plazatik, eta itzulera 19:30ak aldera.?

    Horrez gain, urtea ondo amaitzeko abenduaren 30ean askari eder bat prestatuko dugu, beraz ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

  • 26
    ABE
    2015
    GABONETAKO ESKULANAK

    Hilaren 23an, gabonak ospatzeko asmoz, eskulan tailerra egin genuen. Hona hemen gazteek egindako lanak. 

<< 2018, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
      

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /