• 23
    MAR
    2015
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Horma-irudia margotzen bukatu dute

    Bizikidetza artearen bidez landuz egitasmoan aurreikusia zuten horma-irudi bat margotzea eta atzo bukatu zuten. Hiru saiotan San Benito ikastolako haur eskola pareko horma da margotutakoa. Ekimen hau Ikertze Kultur Elkarteak gidatu du Maider Urretabizkaia artista lazkaotarraren laguntzarekin.

    Egitasmoan uste baino jende gutxiagok parte hartu badu ere gustura eta pozik geratu dira emaitzarekin.

    Bizikidetza artearen bidez landuz egitasmo honen helburuak honako hauek ziren: ondo pasatzea, herriko jende desberdinarekin elkarlanean aritzea, artista baten laguntzarekin mural bat nola margotzen den ikastea eta herriko pareta bat eraldatu, txukundu eta elkartutakoek nahi duten bezala apaindu. Denera zazpi gaztek parte hartu badute ere bistan geratu da lan txukuna egin dutela, argazkietan ikus daitekeenez. Zorionak!

<< 2020, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /