• 28
    API
    2014
    Tortila patata lehiaketa

    Astelehenean, apirilaren 28an tortila patata lehiaketa eta jinkana izango ditugu txosna batzordeak antolatuta plazan 18:30etan. Tortila patata lehiaketarako izena eman behar da Gazte Asanbladaren sare sozialetan edo Herrikon dagoen zerrendan. Osagarriak guk jarriko ditugu, zartagia eta gainerako tresneria ekartzea ez ahaztu!!

     

    Saria, bikote irabazlearentzako afaria Amebi sagardotegian!

  • 26
    API
    2014
    Mozorro eguneko bazkarirako txartelak

    Apirilaren 26an, mozorro egunean, karpan bazkaria izango da. Bazkarirako txartelak aurrez erosi behar dira. 15€ balio dute eta Ansoategi Herrikoan daude eskuragarri.

  • 25
    API
    2014
    Festetako txosna guneko egitaraua

    Aurtengo festetan ere, txosna batzordeak egitaraua osatu du. Kontzertu eta musikaz gain, ekintza ezberdinak izango dira. ANIMATU ETA PARTE HARTU!

  • 5
    API
    2014
    III. Gazte Eguna

    Larunbatean ospatu genuen Lazkaoko gazteok hirugarren urtez jarraian Gazte Eguna. Eguraldia lagun, izugarrizko giroan igaro genuen eguna.

    Goizetik hasi zen jaia, Frontenis txapelketako finalaurreko eta finaleko partiduak jokatu ondoren horrela geratu ziren sailkatuak:

    1.- Josu Sarriegi / Unai Aldasoro

    2.- Kaki / Oskarbi

    3.- Mikel Insausti / Imanol Olaran

    4.-Jon Barreros /  Ioritz Garmendia

     

    Partiduak bukatu ostean,  trikiti eta pandero doinuekin, trikipoteoari ekin genion bazkaltzera joan bitartean. Frontoian bildu ginen 15:00ak aldera bazkaltzeko 100 gazte inguru.

    Bazkal ondoren, Slackline eta monozikloekin nahikoa abilezia egin ondoren, Lizarrako batukadaren musikarekin herriko tabernetan jarraitu zuen jaiak.

    Hemen dituzue argazkiak ikusgai:

    http://lazkaotarrok.org/gazteasanblada/argazkiak/20140409/III._Gazte_Eguneko_argazkiak

     

     

  • 3
    API
    2014
    III. Gazte Eguna

    Hurrengo larunbatean ospatuko dugu III. Gazte Eguna. Bazkarirako txartelak 10€tan Giroa, Zelata, Alboka eta Herriko tabernetan egongo dira asteazkenera arte. Egun osoan zehar dugu antolatu diren ekintzekin ondo pasatzeko aukera. Arratsaldeko 19:30etan Lizarrako Batukadak girotuko ditu Lazkaoko kaleak!.

  • 30
    MAR
    2014

    ASTEBURUKO PARTIDEN EMAITZAK!

    Kaki/Oskarbi 30 - Insausti/Olaran 18

    Sarriegi/Aldasoro 30 - Barreros/Arizmendi 12

  • 26
    MAR
    2014
  • 21
    MAR
    2014
    III. Gazte Eguneko kamixetak

    Apirilaren 5ean ospatuko dugu Lazkaon III. Gazte Eguna. Egunean zehar izango diren ekintzei kolorea emateko, aurten ere kamixetak aterako ditugu. Aurtengoan urdin kolorea izango dute eta 10€ balioko dute.

    Ostiralera arte duzue kamixetak eskuratu nahi duzuenok, Zelata, Alboka, Herriko eta Giroa tabernetan dauden zerrendetan izen emateko aukera edo https://www.facebook.com/lazkaokogazte.asanblada-n mezu batean, izena eta taila idatziz.

  • 8
    MAR
    2014
    III. Ihauteriak (Itsasoa)

    Hemen dituzue ikusgai, Gazte Asanbladaren eskutik larunbatean herrian ospatutako III. Ihauterietako argazki batzuk:

     

     

     

     

     

     

    http://lazkaotarrok.org/gazteasanblada/argazkiak/20140308/III._Ihauteriak_%28Itsasoa%29

<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /