• 14
    MAR
    2013
    Zabaldu FacebookenZabaldu Twitter-en
    Korrika gauez iritsiko da goierrira

    Korrika badator. Bost aste besterik ez dira falta euskararen aldeko lasterketa erraldoia hasteko. Andoaindik abiatuko da 18. edizioa, martxoaren 14an, eta hilaren 24an bukatu, Baionan. LAZKAOTIK martxoaren 14ean  igaroko da eta Lazkaoko Gazte Asanbladak kilometroa erostea erabaki du .

    Goierritik bi aldiz pasako da ibilbidea; bietan ere, gauez. Aurreneko egunean Goierriko 13 herri pasako ditu; Goierri Garaitik, ordea, martxoaren 21ean pasako da.

    Eman euskara elkarri da aurtengo edizioaren leloa. Hitz horien bidez, euskara “kohesiorako tresna” eta “elkarbizitzarako gakoa” dela aldarrikatu nahi dute, eta hizkuntzaren erabileraren garrantzia nabarmendu. Hori dela eta, euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasleei egingo diete omenaldia.

    Gazte asanbladatik kilometroa erosiz AEK-egiten duen lana ekonomikoki sostengatzen lagunduko dugu.

    Berrikuntza moduan, telefono mugikorrerako aplikazio bat ere sortu dute, une bakoitzean, Korrika norbere herritik zenbat kilometrotara dagoen eta noiz iritsiko den esaten duena. Momentuz, Goierriri dagozkion ibilbidea eta ordutegia, ondoko zerrendan ikus daitezke:

    Martxoak 14, osteguna:

        19:52  Ikaztegieta
        20:12  Legorreta
        20:37  Itsasondo
        20:44  Ordizia
        21:09  Zaldibia
        21:34  Lazkao
        22:07  Olaberria
        22:25  Idiazabal
        22:38  Olaberria
        22:51  Beasain
        23:49  Ormaiztegi
        00:07  Mutiloa
        00:25  Zerain
        00:38  Segura
        01:16  Zegama
        03:11  Altsasu

    Martxoak 21, osteguna:

        00:41  Bergara
        01:47  Urretxu
        02:07  Zumarraga
        02:25  Urretxu
        02:50  Legazpi
        04:22  Oñati

     

    http://www.korrika.org/

<< 2019, iraila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
      
Banerrak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /