• 13
    API
    2014
    MENDI  IRTEERA ARRATE-KALAMUA-URKO

    2014/04/06 Igandeko irteera hurrengo igandera atzeratu dugu zenbait arazo tarteko. Beraz, "Arrate-Kalamua-Urko" mendi irteera apirilaren 13an izango da.

    Eskerrik asko. Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 14. irteera dugu hau. Lazkaotik Eibarrera goaz, Arratera (556 m) hain zuzen (autobusez igoko dugu txirrindularitzan mitikoa den mendatea). Arraten autobusetik jaitsi eta Kalamuara (770 m) abiatuko gara. Elgoibar eta Markina arteko muga egiten du Kalamuak. Bertatik Urkora (791 m) joango gara, eibartarren mendi kuttunenera (tontorra Ermuan omen dago ordea). 

  • 23
    MAR
    2014
    MENDI  IRTEERA DEBA-ZUMAIAKO FLYSCH-AK


    Amalur mendi elkartea eta Ikastolaren artean antolatutako 13. irteera dugu hau.   Oraingoan, kostaldeko itsas-bazterrak ezagutuko ditugu.  Deba eta Zumaia artean, 

  • 3
    MAR
    2014
    MENDI IRTEERA  IBILALDI NEURTUA  LEGAZPIA

    Amalurrek eta  Ikastolak elkarrekin antolatzen dituzten irteeren artean, igande honetan Legazpiako « S. M. IzadiZaleak » deituriko klubak haurrentzako antolatutako ibilaldi neurtuan dute asmoa jarria. 

  • 23
    OTS
    2014
    MENDI  IRTEERA URRETXU-IRIMO-MEAKA-URRETXU

    Amalur mendi elkartea eta Ikastolaren artean antolatutako 11. irteera dugu hau.?? Oraingoan, Urretxu aldeko parajeak ezagutuko ditugu.

  • 16
    OTS
    2014
    MENDI  IRTEERA KANPAZAR-BESAIDE-ARAMAIO

    Amalur mendi elkartea eta Ikastolaren artean antolatutako 10. irteera dugu hau.  Irteera hau helduentzat bakarrik izango da. Oraingoan, Leintz eskualdeko parajeak ezagutuko ditugu.  Kanpazar mendatetik (457 m.) irtengo gara Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba elkartzen diren tokira iritsiz, Besaidera hain zuzen (550 m.). Hemen mendizale desagertuaren omenez eraikitako monolitoa dago. Besaidetik, Tellamendi (835 m.) tontorrera joango gara eta hemendik Aramaioko (Araba) Etxaguen auzotik pasatuz, Iturrieta baserriko sagardotegira helduko gara bertan bazkalduko dugularik.
    Izena eman Ikastolako idazkaritzan edo telefono honetara deituz:  657722131 (Ttantton) otsailaren 14rako, ostirala (2 egun atzeratu dugu).

    EGUNA:  Otsailak 16, igandea.
    ORDUA:  8:30etan, “Itzala” taberna parean.
    ITZULERA:  18:30ak inguru.  
     
     

  • 9
    OTS
    2014
    MENDI  IRTEERA LAZKAO-OLATA-LAZKAO

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 9. irteera dugu hau. Lazkaotik Atauna erreka ondotik joango gara.

  • 26
    URT
    2014
    MENDI IRTEERA LAZKAO-IDIAZABAL

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 8. irteera dugu. urtarrilaren 26an, Lazkaotik Idiazabal arteko bidaia joan-etorrian egingo dugun irteera antolatu dugu bertako jaiak tarteko. Lazkao-Olaberria-Idiazabal izango da ibilbidea.

  • 19
    URT
    2014
    MENDI  IRTEERA LAZKAO-ARRIARAN URTEGIA

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 7. irteera dugu hau. Urteari hasera ona emateko oso erraza den inguruko ibilaldi bat antolatu dugu. Lazkaotik Arriarango urtegirako bidea egingo dugu joan-etorrian. 4 orduko iraupena du ibilbideak. Animatu eta etorri!!! 

  • 24
    AZA
    2013
    MENDI  IRTEERA  SAN KOSME (LOKIZ)- AROA UPATEGIAK

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 6. irteera dugu hau. Helduentzako irteera da, mendiaz eta gastronomiaz gozatzeko.

<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /