• 1
    MAR
    2015
    Mendi irteera Santa Marina-Murumendi-Matxinbenta

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 11. irteera dugu. Martxoaren 1ean, Santamañatik abiatu, Murumendira igo, oreinak hazten diren Pagorriaga baserritik igaro eta Beasaingo Matxinbenta auzora jeitxiko gara,

  • 22
    OTS
    2015
    Mendi irteera Udalatx (Arrasate)

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 10. irteera dugu. Otsailaren 22an, helduentzako mendi irteera da: autobusez abiatuko gara Arrasatera, Udala auzora. Bertatik Udalatxera igoko gara (1120 m)

  • 8
    OTS
    2015
    Mendi irteera Karakate-Elosua

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 9. irteera dugu. Otsilaren 8an, Soraluzen dagoen Karakate menditik abiatu eta, ibilbide polit, 1go zatia batez ere, eta errez batetik igaroz, Irukurutzetaraino joango gara eta, hemendik, Gorlara bidean dagoen Elosua auzoraino iritsiko gara. Han autobusa hartu eta etxera. 8 bat km-ko ibilbidea da. Igande goiz ederra igarotzeko aukera polita. Zatozte!!! 

  • 25
    URT
    2015
    Mendi irteera Lazkao-Idiazabal

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 8. irteera dugu. Urtarrilaren 25ean, Lazkaotik Idiazabal arteko bidaia egingo dugun irteera antolatu dugu bertako jaiak tarteko. Ataungo Aldarreta Nekazal Turismo ingurutik abiatuta – Atxurbi – Idiazabal - Lazkao izango da ibilbidea

  • 14
    ABE
    2014
    Ormaiztegi-Mutiloa-Aizpeako meategiak(Zerain)

    Amalur M. E. eta Ikastolaren artean antolatutako 7. irteera dugu hau. Berez, urtarrilaren 18an izatekoa zen baina, egun horretarako Lazkaoko “Antzar krosa” dago antolatua eta, horregatik aurreratu egin dugu irteera.   Oraingoan, Ormaiztegi eta Zerain aldeko parajeak ezagutuko ditugu.

  • 30
    AZA
    2014
    Mendi irteera ARAOTZ-AITZULO-ORKATZATEGI

    Amalur Mendi Elkartea eta Ikastolaren artean antolatutako 6. irteera dugu hau.   Oraingoan, Oñati aldeko parajeak ezagutuko ditugu. Ibilaldi honi Oñatiko Araotzen emango diogu hasiera. Orkatzategi bidean, “Aitzulo” kobazuloan sartuko gara, bertatik Aloña Mendi ikusiko dugularik. Aurrera jarraituaz, Orkatzategi tontorra zapalduko dugu (874 m)

  • 23
    AZA
    2014
    Mendi irteera Irantzu-Krezmendi. Aroa upategiak

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 5. irteera dugu hau. Helduentzako irteera da, mendiaz eta gastronomiaz gozatzeko. Izan ere, Irantzuko monasterio ondotik irten eta Krezmendira joango gara, berriz Irantzura bueltatzeko. 14 km-ko ibilbidea eta 500 m-ko desnibela. Ondoren Aroa upategietara (Zurukoain, Lizarraldea) joango gara bazkaltzera.

  • 9
    AZA
    2014
    Mendi irteera Gazume mendira

    Amalur mendi elkartea eta Ikastolaren artean antolatutako 4. irteera dugu hau.   Oraingoan, Gipuzkoa erdi aldera goaz, Gazume mendira. Ernioko ikuspegi ederrak izango ditugu aurrean!!! Iturriotz bentatik irten eta Ernioko bidea hartuz, Gazumeko tontorrera (997 m.) iritsiko gara. 

  • 26
    URR
    2014
    Mendi irteera Deba-Zumaiako Flysch-ak

    Amalur mendi elkartea eta Ikastolaren artean antolatutako 3. irteera dugu hau.   Oraingoan, kostaldeko itsas-bazterrak ezagutuko ditugu.  Deba eta Zumaia artean, Itzurun labarretan dauden hain ezagunak diren Flysch-ak ikusiko ditugu. 

<< 2019, uztaila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
    
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /