• 5
    UZT
    2015
    Mendi irteera  Iturgoiengo Trinitatea

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 20.a eta ikasturte honetako azken irteera dugu hau. Lizarragako tuneletik pasa Lizarraruntzko norabidean eta 1,5 kmra hasiko dugu ibilbidea Ingiru izeneko pista jarraituz. Ikomar izeneko baltsatik eta “Sima del caballero” izeneko lekutik igaro eta Iturgoieneko Trinitate izeneko baselizara iritsiko gara. 

  • 28
    EKA
    2015
    Mendi irteera Artubi-Balerdi

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 19.a eta azken aurreko irteera dugu hau. Tolosako auzoa den Bedaiotik abiatu (383 m.) eta Aralar iparrekialdean dagoen Artubi mendira igoko gara (1254 m.), Larrondo (688 m.) ondotik eta Zabalegi (1114 m.) gailurretik igaroz. Artubitik Balerdira joateko aukera ere izango du nahi duenak.

  • 13
    EKA
    2015
    Mendi irteera Sierra de la Demanda, ekainak 13-14

    Irteera hau “Amalur” mendi elkarteak eta San Benito ikastolaren artean antolatzen duten 18.a da. Ekainaren 13an, goizeko 7:30ean, izango da irteera Lazkaotik “Sierra de la Demanda” aldera, Pradoluengora hain zuzen ere. Larunbatean egingo dugun ibilaldia honakoa izango da: Pradoluengo - Oropesa errekaren iturburua - Senda la Muñeca - Estrecho - Pinar la Cabeza- Pradoluengo.

  • 31
    MAI
    2015
    Mendi irteera Lizarraga-San Adrian-Dorrao; Pradoluengo 13-14 ekainan

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 17. irteera dugu hau. Lizarraga herritik abiatu, San Adrian baselizara heldu (1117 m) eta, handik, Dorrao herrira jaitsiko gara. Ibilbide polita eta ingurune zoragarria, Beriain (San Donato) aurrez aurre, Aizkorri eta Aralar ikusten ditugularik, besteak beste. 

  • 17
    MAI
    2015
    Mendi irteera Otzaurte - San Adrian - Sanct Spiritu

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 16. irteera dugu. Aralarko Gaineta mendian lehengo buzoi zaharra kendu eta berria jartzeko eguna genuen, baina hori ekainaren 21ean egingo dugu.  Beraz, igande honetan,  Zegama-Aitzkorri maratoia denez, Otzaurtetik abiatu, Sandrati aldera joan eta “Sancti Spiritu”-ra joango gara, han laisterketa ikusteko. 

  • 3
    MAI
    2015
    Mendi irteera Lazkaomendira

    Lazkaoko aurtengo jaiei amaiera emateko, Maiatzeko 2-3 aste bukaera horretan ospatuko dira Lazkaomendiko festak. Igande horretarako, maiatzak 3, Lazkaomendirako irteera dute Amalurrek eta Ikastolak iragarrita.

  • 19
    API
    2015
    Mendi irteera Gorostiaga

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 14. irteera dugu. Apirilaren 19an, Legazpiko plazatik abiatu, Arrolamendi (910 m) eta Gorostiaga (951 m) mendietatik igaro eta irteerako tokira itzuliko gara ibilaldi zirkularra eginaz. Igande goiz ederra igarotzeko aukera polita. Ibilbide nahiko lasaia eta erraza. Zatozte!! 

  • 15
    MAR
    2015
    Mendi irteera Matxinbenta-Izazrpi-Zumarraga

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 13. irteera dugu. Martxoaren 15ean, Matxinbentatik abiatu, Izazpi mendira igo eta Zumarragako Antio baselizan amaituko dugu ibilaldia.

  • 8
    MAR
    2015
    Mendi irteera ibilaldi neurtua Ataun

    Amalurrek eta Ikastolak elkarrekin antolatzen dituzten irteeren artean, igande honetan «Ataun Kirol Elkartea » deituriko klubak Goierriko eskoletako haur guztientzat Ataunen antolatutako ibilaldi neurtuan dute asmoa jarria. Nahiz eta ibilaldi neurtua haurrentzat antolatuta egon, edozein heldu joan daiteke bertara. Auzoeta kiroldegian hasi eta San Martingo plaza, Agerre, Bedamako zelaiak, Iruzuloeta (600 m), Armuseta, Larburu, Gaztiñerre, San Gregorio, Larruntza errota eta Saratik igaroz Auzoeta kiroldegian bukatuko da ibilbide luzea (14 km). Txikiak, berriz, erdia 7 kmko luzera du. 

<< 2019, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /