• 24
    URT
    2016

    Mendi irteera Españolamendi

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 8. irteera dugu hau. Españolamendi Ormaiztegiko eremuan dagoen mendia da. Karlisten 1go gerrateko eta gerra zibileko trintxerak ikusteko aukera izango dugu. Liernitik (330 m.) abiatu, Españolamenditik (486 m.), Antzizartik, Indarretik eta Txindoki institutotik igaroz Lazkaoraino oinez etorriko gara. Ibilbide erraza eta desnibel gutxikoa. 12 bat kilometro eta 4 orduko iraupena du ibilaldiak. Ostiralerako, abenduak 11rako, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 657722131 (Ttantton), email honi erantzunez edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com Anima zaitezte!!!

    EGUNA: Urtarrilak 24, igandea.

    ORDUA: 8:30ean, Itzala tabernaren parean. Liernira autobusez.

    ITZULERA: 13:00ak aldera.

    OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.

  • 13
    ABE
    2015

    Mendi irteera Izazpi-Samiño-Oleta 

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 7. irteera dugu hau. Goierriko 3. etapa egingo dugu igande honetan, abenduaren 13an. Izazpi-Samiño-Oleta kordalean ibiliko gara. Beasaingo auzoa den Matxinbentan (240 m) hasi eta Izazpi- (971 m), Pagola- (823 m), Samiño- (932 m) eta Oletatik (756 m) igaro eta Zumarragakoa den Aginaga (433 m) auzora iritsiko gara. Ikusmira ederreko ibilaldia da. 731 metroko desnibela Izazpi arte. Gero ibilbidea errezten denarren haserakoa gogor xamarra da. 13,5 kilometro eta 5 orduko iraupena du ibilbideak. Ostiralerako, abenduak 11rako, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 657722131 (Ttantton) edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com Anima zaitezte!!!

    EGUNA: Abenduak 13, igandea.

    ORDUA: ERNE!!! 8:00etan, Itzala tabernaren parean.

    ITZULERA: 14:00ak aldera.

    OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.

  • 22
    AZA
    2015
    Mendi irteera Orixol

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 6. irteera dugu hau. Ibilaldi paregabea egingo dugu. Arabako Suitza deitzen diote. Aramaioko Etxaguen auzotik (630 m.) abiatu, Lezeaga lepora igo eta, hemendik, Orixolera (1128 m.). Santikurutzeko baselizatik igaroz, ibilbide borobila egingo dugu Etxaguenera berriro itzuliz. Ikusmira ederra gailurretik: Aramaio bera ikus daiteke ekialdetik, Arabako urtegiak hegoaldetik, Gorbeia mendebaldetik eta Anboto eta Udalaitz iparraldetik. 500 metroko desnibela, 11 kilometro eta 3:30eko iraupena du ibibideak. Ostiralerako, azaroak 20rako, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 657722131 (Ttantton) ), mezu honi erantzunez edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com Anima zaitezte!!!

    EGUNA: Azaroak 22, igandea.

    ORDUA: 8:30etan, Itzala tabernaren parean.

    ITZULERA: 13:30ak aldera.

    OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.

  • 15
    AZA
    2015
    Mendi irteera Cruz del Castillo

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 5. irteera dugu hau. Nagusientzako oraingoa. Izan ere, mendi bueltaren ondoren Bastidako Zaldibar upategian bazkalduko dugu. Ibilaldi paregabea egingo dugu: Lagrandik abiatuko gara, Kantabriako mendikatearen ipar magaletik, bertakoek ikatza eta karea Laguardiara eramateko eta gero bueltan olioa eta ardoa ekartzeko erabiltzen zuten aintzinako bidetik. Lepora iritsitakoan eskuinera desbideratu eta tontor bat egingo dugu: Cruz del Castillo izenekoa (1440 m). Ikusmira ederra bertatik, 700 metroko desnibela eginda. Handik, berriz, behera, Laguardia aldera, hego magaletik. Dozena bat kilometroren ondoren autobusak jasoko gaitu Labastidara eramateko. Zatozte!!! Azaroaren 12rako, osteguna, eman behar da izena telefono honetara deituz: 657722131 (Ttantton), mezu honi erantzunez edo posta honetara idatziz: amalur.me@gmail.com Anima zaitezte!!!

    EGUNA: Azaroak 15, igandea.

    ORDUA: 8:00etan, Itzala tabernaren parean.

    ITZULERA: 19:00ak aldera.

  • 25
    URR
    2015
    Mendi irteera Karakate-Gorla

    Mendi irteera Karakate-Gorla

    Amalur Mendi Elkarteak Ikastolak antolatutako 4. irteera dugu hau. Azaroaren 8rako zegoen iragarrita irteera hau baina, aurreratzea pentsatu dugu, egun horretan, Behobia-San Sebastian laisterketa famatua dagoelako eta jende asko erakartzen duelako. Beraz, urriaren 25ean ospatuko da irteera hau. Soraluzen dagoen Karakate (745 m) menditik abiatu eta, ibilbide polit, 1go zatia batez ere, eta errez batetik igaroz, Irukurutzetaraino (894 m) joango gara eta, hemendik, Elosua auzoa ingurutik igaroz, Gorlaraino (668 m) iritsiko gara. Han autobusa hartu eta etxera. 11km-tako ibilbidea da. Oso erraza eta polita. Igande goiz ederra igarotzeko aukera polita. Zatozte!!! Ostiralerako, urriak 23, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 657722131 (Ttantton), mezu honi erantzunez edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com Anima zaitezte!!!

    EGUNA: Urriak 25a, igandea.

    ORDUA: 8:30ean, “Itzala” taberna parean.

    ITZULERA: 13:30-14:00ak bitartean.

    OHARRA: Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.

  • 11
    URR
    2015

    Mendi irteera Gañeta

    Urtero bezala, Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak mendi irteerei hasera eman diogu. Esparruko erromeriarekin hasi ginen eta hau 2. irteera dugu. Aralar aldeko parajeak ezagutzera goaz. Bertako tontor batean buzoi-berritze bat egingo dugu. Lehengo zaharra kendu (lazkaotar mendizale talde batek, Benantxio Etxeberria buru zutelarik, 1946an jarritakoa da) eta berri bat jarriko dugu. Buzoiaren izena « Ondar txiki » da nahiz eta Interneten « Ondar txuri » bezala azaldu. Ibilbidea hau izango da : Lizarrusti (621 m.) – Lareo (740 m.) – Enirio (890 m.) – Gañeta (1220 m.) (Pabeko artzainek horrela deitzen diote beraien txabolak dauden garai aldeko tontortxo honi eta ez da nahastu behar gorago dagoen Gañeta mendiarekin, 1323 m.) eta itzuli toki beretik. 15 kmko luzera, 600 metroko desnibela eta 5 orduko iraupena. Gazteak, gurasoak eta herritar oro gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera. Gure inguruko mendiak, bidezigorrak eta parajeak lagunartean ezagutzeko aukera paregabea duzue. Ostiralerako, urriak 9, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 657722131 (Ttantton), email honi erantzunez edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com

    NOIZ: Urriak 11an, igandea.

    ORDUA: 8:00ean irteera eta 13:30ak inguru itzulera.

    NONDIK: “Itzala” taberna paretik.

    NOLA: Autobusez Lizarrustira.

    OHARRA: gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzte garraiorako.

  • 18
    URR
    2015
    Mendi irteera finalistan eguna Bergaran

    Amalur Mendi Elkartea eta Ikastolaren artean antolatutako 3. irteera dugu hau. Ikasleak, gurasoak eta herritar oro gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera. Gure inguruko mendiak, bidezigorrak eta parajeak lagunartean ezagutzeko aukera paregabea duzue.

  • 12
    IRAI
    2015
    2015-2016 ko Mendi irteeraren egutegia

    “AMALUR” MENDI ELKARTEAK, IKASTOLAREKIN BATERA, 2015-2016 IKASTURTEAN EGINGO DITUEN MENDI IRTEEREN EGUTEGIA

  • 20
    IRAI
    2015
    Mendi irteera Esparrura

    ESPARRUKO

    ERROMERIA 2015

    IRAILAK 19, larunbata:

    * Arratsaldeko 19:00etan:

    * Buruhandiak Antzar Gazteak txistularien laguntzarekin

    IRAILAK 20, igandea:

    * Goizeko 9:00etan:

    * Txupinazoa eta irteera Esparrura.

     

<< 2019, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /