• 26
    EKA
    2016
    Mendi irteera Uzturrera

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 19. irteera honetan Tolosaldeko

    lurraldeak ezagutuko ditugu. Tolosako Santalutzi auzotik (91 m) abiatu eta, ibilbide zirkular bat

    eginez, toki berera iritsiko gara. Garai bateko Uzturreko ospitalaren hondakinetatik (300 m)

    (Tolosako Miserikordia etxea Uzturren), eta Tolosako dorreatik (343 m) (Uzturreko telegrafoa)

    pasatuko gara.

  • 12
    EKA
    2016
    Mendi irteera Xoldokogaina

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 18. irteera honetan

    Iparraldeko lurraldeak ezagutuko ditugu. Biriatotik abiatu eta

    XOLDOKOGAINA tontorrera (486 m.) igoko gara. Txingudiko badia ederki

    ikusten da bertatik. Tokia oso, oso polita da eta ezagutzea merezi du. 400

    metroko desnibela du eta ibilbidearen luzera 9 kilometrokoa da. Erne!!!,

    irteera-ordua 8:00etan. Puntualak izan.

  • 4
    EKA
    2016
    Mendi irteera Pirinioak  Linza - Petretxema - Linza

    Irteera hau Amalur mendi elkartea eta San Benito ikastolaren artean antolatzen

    duten 17.a da. Ekainaren 4an, goizeko 6:00etan, izango da irteera, Itzala taberna

    paretik. Linza aterpetxera iritxi eta, bertatik, Petretxemaruntz (2369 m.) abiatuko gara.

    Bidean, “Hiru Erregen Mahaia” mendi famatua ikusiko dugu gertutik, besteak beste.

  • 22
    MAI
    2016
    Mendi irteera Urkulu-Degurixa-Mendiola

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 16. irteera dugu hau.

    Lazkaotik Aretxabaletara joango gara oraingoan. Urkulu urtegian (333 m.) hasiko dugu

    ibilaldia. Urkulu erreka bazterretik gora abiatu eta ordubete barruan Ugaztegira iritsiko

    gara (710 m.). Hemendik Degurixara (leku paregabea) beste ordubetean (950 m.),

    ondoren, Erlaitz lepora igoko gara (1080 m.) 40 minututan eta, hemendik, Mendiolara

    jaitsiko gara ordu bat eta erdian.

  • 17
    API
    2016
    Mendi irteera Kalamua-Urko

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 14. irteera dugu hau. Lazkaotik Eibarrera goaz,

    Arratera (556 m) hain zuzen (autobusez igoko dugu txirrindularitzan mitikoa den mendatea).

    Arraten autobusetik jaitsi eta Kalamuara (770 m) abiatuko gara. Elgoibar eta Markina arteko

    muga egiten du Kalamuak. Bertatik Urkora (791 m) joango gara,

  • 13
    MAR
    2016
    Ibilaldi neurtua urretxu

    MENDI IRTEERA
    IBILALDI NEURTUA
    URRETXU

    Amalurrek eta Ikastolak elkarrekin antolatzen dituzten irteeren artean, igande honetan Urretxuko  Goierri K.E.-ak    Goierriko eskoletako haur guztientzat antolatutako ibilaldi neurtuan dute asmoa jarria.
     

  • 28
    OTS
    2016
    Mendi irteera Surbe-Mirutegi-Bayo

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 11. irteera dugu hau. Oraingoan Entziako mendilerrora (Araba) joango gara. Durrumatik (San Roman, 606m) abiatuko gara Surbe mendirantz (1154m), handik Mirutegiko gaina (1168m) igoko dugu. Hemendik Bayora (1193m) joango gara. Ibilaldi honek 600 m-ko desnibela eta 4 ordu inguruko iraupena izango du. Paisai ikusgarriez gozatzeko aukera izango da. Ostiralerako, otsailak 26, eman behar da izena telefono honetara deituaz: 687405194, email hau erantzunez edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com    Anima zaitezte!!


    EGUNA:  Otsailak 28, igandea.
    ORDUA:  8:30etan, Itzala tabernaren parean.
    ITZULERA:  13:30-14:00 bitartean

    OHARRA:   Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.

  • 21
    OTS
    2016
    Mendi irteera Santa Ageda-Besaide-Udala

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 10. irteera dugu hau. Oraingoan

    Arrasate aldera joango gara. Helduentzat bakarrik izango den irteera hau Arrasateko

    Garagartza auzoko Sta Agedatik abiatuko da. Hemendik Besaidera eta, ondoren, Udala auzotik

    igaroz, 

  • 31
    URT
    2016
    Mendi irteera Idiazabal

     

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 9. irteera dugu hau.

    Idiazabalgo jaiak direla eta, zenbait korrika-saio antolatzen dituzte adin

    ezberdinekoentzat, bertan Lazkaoko haur, gazte eta heldu ugarik parte hartzen dutelarik.

    Ikuskizunaz gozatzeko eta korrikalariak txalotzeko, 

<< 2019, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /