• 12
    OTS
    2017

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 11. irteera dugu hau.

    Lazkaotik Ibarrako auzoa den Izaskun (289 m.) aldera joango gara oraingoan. Tolosatik

    Izaskuna igo, Uzturre (735m.) menditik igaro eta, hemendik, Belabieta (705m.) aldera

    joko dugu, ondoren, Izaskuna itzultzeko. 600 metroko desnibela, 12 kilometroko luzera

    eta 3 ordu eta 40 minutuko iraupena du. Ibilbide aldapatsua hasieran baina, erraza eta

    polita ondoren. Hernioko paisaia zoragarriak ikusten dira ibilbidetik,

  • 29
    URT
    2017
    Mendi irteera Idiazabal

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 10. irteera dugu hau. Idiazabalgo

    jaiak direla eta, zenbait korrika-saio antolatzen dituzte adin ezberdinekoentzat, bertan

    Lazkaoko haur, gazte eta heldu ugarik parte hartzen dutelarik. Ikuskizunaz gozatzeko eta

    korrikalariak txalotzeko, ohiko bihurtu da Idiazabala egiten den irteera. Hamaiketako ederra

    egin eta utzuliko gara etxera. Lazkao – Amoskategi baserria - Aranguren baserria – Ojarbi

    baserria eta Idiazabal izango da ibilbidea. Erraza da. Anima zaitezte!!!

    EGUNA: Urtarrilak 29, igandea.

    ORDUA: 8:30ean, Itzala tabernaren parean.

    ITZULERA: 14:00ak aldera.

  • 15
    URT
    2017
    Mendi irteera Intxurre

    Lehenik eta behin Urte Berri On denoi. Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 9. irteera dugu hau.  Lazkaotik Aldaba aldera joango gara oraingoan. Aldabatik Intxurre mendira igoko gara eta hemendik, Legorretako Berostegi auzora jaitsiko gara. 495 metroko desnibela, 13 kilometroko luzera eta 4 ordu eta erdiko iraupena du.

  • 12
    ABE
    2016
    Mendi irteera Lazkao-Andurio-Arkaka-Lazkao

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 8. irteera dugu hau.  Lazkao, Ataun eta Zaldibiako lurretatik ibiliko gara oraingoan. Lazkao (161 m.), Beiztin baserria, Amondarain baserria (394 m.), Lasarteko lepoa, Intxustiko iturria (633 m.), Andurio, Arkaka, Lazkaoetxe nekazal turismoa, Amondarain baserria, Sukia baserriak, Lazkao izango da ibilbidea. 472 metroko desnibela, 17 kilometroko luzera eta 5 orduko iraupena du. Ibilbidea erraza da. Aralar inguruko parajeak ikusiko ditugu. Ez dago aurrez izenik eman beharrik. 2016. urteko azkeneko irteera izango dugu hau. Hurrengo urtean gehiago. Anima zaitezte!!
     
    EGUNA:  Abenduak 18, igandea.
    ORDUA:  8:30ean, Itzala tabernaren parean.
    ITZULERA:  13:30- 14:00ak bitartean.

  • 20
    AZA
    2016
    Mendi irteera Lazkaoko mugak

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako 5. irteera

    dugu hau. Oraingoan, Lazkaoko mugak ezagutuko ditugu. Ba al

    dakizu non dauden mugarriak, zer herrirekin mugatzen duen, zer

    hedadura duen, etab.? Hau dena bi irteretan jakingo dugu. 1goa

    igande honetan izango da. Lazkao, Gaztainaundi baserria, Senpere,

    Arramendi baserria, Eguzkialde baserria, Intxausti baserria,

    Esparru, Izarbaso baserria, Irutxiki, Lazkao izango da ibilbidea eta

    norabide horretan egingo dugu. Anima zaitezte!!

    EGUNA: Azaroak 20 igandea.

    ORDUA: 8:30etan, “Itzala” taberna parean.

    ITZULERA: 13:00ak aldera.

    OHARRA: Azaroaren 27an, igandea, Degurixako irteera dago

    antolatuta helduentzat eta egun osorako. Bazkaria antolatzeko

    derrigorrezkoa zaigu kopurua jakitea asteazkenerako, azaroak

    23. Horretarako deitu 657722131 telefonora.

  • 23
    URR
    2016
    Mendi irteera finalista eguna Zegaman

    Amalur Mendi Elkartea eta Ikastolaren artean antolatutako  3. irteera dugu hau.  Ikasleak, gurasoak eta herritar oro gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera. Gure inguruko mendiak, bidezigorrak eta parajeak lagunartean ezagutzeko aukera paregabea duzue. Ihaz  Bergaran izan zen bezala, aurtengo Finalistaren Eguna Zegamako Amezti Mendi Elkarteak antolatzen du urriak 23an, igandea. Aizkorripeko parajeak ezagutzeko aukera duzue. Ibilbideak 10,3 km eta 546 mko desnibela du. Urriak 21, ostirala, 14:30erako eman behar da izena  telefono honetara deituaz: 657722131, email honi erantzunez edo posta honetara idatziaz: amalur.me@gmail.com. Anima zaitezte!!!
        
    NOIZ:  Urriak  23an, igandea.
    ORDUA: 8:30ean irteera eta 13:30ak inguru itzulera.
    NONDIK: “Itzala” taberna paretik.
    NOLA: Autobusez.

    OHARRA:  gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzte garraiorako.

  • 9
    URR
    2016
    Mendi irteera  Mirutegi-Baio

    Urtero bezala, Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak mendi irteerei hasera

    eman diegu. Esparruko erromeriarekin hasi ginen eta hau 2. irteera dugu. Entziako

    mendilerrora (Araba) joango gara. Andoin (Araba) herritik (594 m.) abiatuko gara

    Legaireko zelaietara; hemendik, 1go Murutegi (1168 m.) eta, gero, Baio (1193 m.)

    mendiak igoko ditugu (bata bestearen ondoan daude) eta, ondoren, Andoina edo San

    Roman herrira (606 m.) jeitsiko gara. Ibilaldi honek 600 m-ko desnibela eta 4 ordu eta

    erdiko iraupena izango du. Paisai ikusgarriez gozatzeko aukera izango da. Ostiralerako,

    urriak 7rako, 14:00ak arte, eman behar da izena telefono honetara deituaz:

    657722131, mezu honi erantzunez edo posta honetara idatziaz:

    amalur.me@gmail.com    Anima zaitezte!!

    EGUNA: Urriak 9, igandea.

    ORDUA: ERNE!!! 8:00etan irteera, Itzala tabernaren aurrean.

    ITZULERA: 14:00ak aldera.

    OHARRA:   Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue autobuserako.

  • 18
    IRAI
    2016
    Esparruko erromeria 2016

    ESPARRUKO

    ERROMERIA 2016

    IRAILAK 17, larunbata:

    - Arratsaldeko 19:00etan:

     Buruhandiak Antzar Gazteak txistularien

    laguntzarekin

    IRAILAK 18, igandea:

    - Goizeko 9:00etan:

     Txupinazoa eta irteera Esparrura.

    - Eguerdiko 12:00etan:

     Ikurriñari omenaldia txistulari, dantzari eta

    Iñaki Apalategi eta Beñat Lizaso

    bertsolariekin.

     Lazkao-Txiki Musika Eskolako trikitilariak.

     Ondoren, haur eta helduentzat jokuak.

    - Eguerdiko 14:30ean:

     Herri bazkaria, trikitilari eta bertsolariekin

    alaitua.

    OHARRA: eguraldi txarrarekin herriko plazan

    ospatuko da. Ikurriñari omenaldia 13:00an izango

    litzateke eta, ondoren, jokoak. 14:30ean herri

    bazkaria frontoian.

  • 3
    UZT
    2016
    Mendi irteera Iturmendi-  Santa Marina-Urdiain

    Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak antolatutako XX. irteera dugu hau.

    Iturmendi herritik abiatu, Santa Marina baselizara eta izen bereko mendi tontorrera

    heldu (1063m) eta, handik, Urdiainera jaitsiko gara. Ibilbide polita eta ingurune

    zoragarria. Aurrez aurre, Aizkorri,  Aralar eta Iruaitzetako “begiak” ikusi ahal izango

    ditugu, besteak beste. Hasierako aldapa kenduta (zuhaitz artean errez igotzen da), beste

    guztia oso erraza da. 9 kilometro, 3 ordu eta erdiko ibilbidea. Igande goiz ederra

    igarotzeko aukera polita. Ikasturte honetako azken irteera dugu eta zatozte amaiera ona

    emateko. Izena emateko azken eguna uztailak 1, ostirala, 14:00etarako. Joan behar

    duzuenok idatzi amalur.me@gamail.com postara, erantzun email honi edo deitu

    tlfno honetara: 657722131.

    EGUNA:        Uztailak 3, igandea.

        ORDUA:        8:30etan, “Itzala” taberna parean.

        ITZULERA:        13:30ak aldera.

    OHARRA:   Gaztetxoek 2 eta helduek 5 € ekarri behar dituzue garraiorako.

<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /