• 26
    OTS
    2013
    Gure Ikastola

    Zer, nora eta nola

    MISIOA

    San Benito Ikastola herri ekimenetik sortutako ikastetxea da, euskarazko irakaskuntza eskaintzeko helburuarekin. 18 urte arteko heziketa integrala eskaintzen du, pertsonak giza baloreetan heziz, maila akademiko onarekin, euskara eta euskal kultura oinarritzat hartuz esparru guztietan, euskaraz biziko diren eta munduari irekita egongo diren ikasle eleanitzak lortzeko xedearekin. Gizarte-onurako irakaskuntzako kooperatiba delarik, gurasoen, ikasleen eta langileen arteko elkarlanean oinarritzen ditu bere kudeaketa eta irakaskuntza-jarduna.

    BISIOA

    San Benito Ikastolak ondorengo ezaugarrietan sakondu nahi du:

    - Hezkuntza komunitatearen parte hartzea bultzatzen duen ikastetxea izaten, gizarte-kohesioan eragile aktibo izaten, eta ikuspegi soziokultural guztiei irekia izaten. Era berean, Ikastolako kideen artean errespetuzko eta gertutasunezko harremanak bultzatzen dituen ikastetxea izaten.

    - Bere ikasleei heziketa integrala emango dien ikastetxea izaten, ikaslearen gaitasun guztiak garatuz, eta ikasleen aniztasuna kontuan hartuz. Horretarako, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko baliagarriak diren berrikuntza didaktikoak bereganatzen dituen ikastetxea izaten, Ikastolen euskal curriculuma garatzeko konpromisoarekin, formazio oneko profesional konprometituekin, bere hezkuntza jardunari buruz hausnarketa kritikoa eginez.

    - Familiei kalitatezko zerbitzuak eskaintzen dizkien ikastetxea izaten, familiek izan ditzaketen hezkuntza beharrak asebetez.

    - Kudeaketan eta baliabideetan kalitatea bermatuko duen ikastetxea izaten.

    - Garapen jasangarriarekin konprometitutako ikastetxea izaten.


    BALOREAK

    Gure Hezkuntza Proiektuak, Ikastola osatzen duten pertsona eta sentiberatasun desberdin guztienganako errespetua eta integrazioa bermatu nahi du. Ikastola gizartean txertatua eta guztientzat irekia dagoen instituzioa da, Euskal Herrian sustraitua eta munduari zabaldua.

    Ikaslea ikastolako ardatza izanik, Hezkuntza Komunitatearen laguntzaz, bere sormena, garapena eta iniziatibak aktibo gisa ulertzen dugu San Benito Ikastolan. Ikaslearen garapen integrala da gure hezkuntza egitasmoak duen erronka nagusia.

    San Benito Ikastolak Hezkuntza komunitatean parte hartzen dutenen arteko elkarlana, partaidetza eta konpromisoa suspertu nahi ditu, hezkuntzaren kalitatea, berrikuntza didaktiko, metodologiko eta tekonologikoak indartuz. Ikastolako jarduerak garatzerakoan etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara, ondo egindako lanak asebetetzen gaituelarik.

    San Benito Ikastolak zerbitzu izpiritua du eta balio etiko zehatzak sustatzera konprometitzen da, pertsonaren duintasuna, aniztasuna, parte hartzea edo ekinbie demokratikoa, bestek beste, elkarren arteko estimu eta errespetuan oinarrituz. Euskal gizartearen eraikuntzan heziketa gizakoiak duen zeresanagatik, San Benito Ikastola Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak jasotzen dituen printzipioekin bategin eta horiek zabaltzen ahalegintzea konprometitzen da.

     

    IKASTOLAREN  HISTORIA

    Lazkaoko Ikastola 1963an sortu zen. Goierri osoan erdal eskolak besterik ez zeuden garai hartan, Jaxinto Setien eta Aitor Muruamendiarazen ekimenez, gurasoak, andereñoak eta laguntzaileak bildu eta abian ipini zuten ikastola. Hamabost ikasle zituen eskola hura San Migel Ikastola izenarekin hasi zen Bordatxuri etxean lekutxo bat egokitu eta gero.

     

    Lehen ikastola hura bi andereñorekin jarri zen abian. Mari Isabel Aldasoro eta Mari Karmen Eizagirre hain zuzen ere. Zailtasunak ez ziren falta Goierriko lehen ikastola hartan. Espazio falta nabarmena zen eta, horri aurre egiteko, fraideek, lekaimeek eta hainbat herritarrek utzitako lokalak erabili ziren. Irakasleen aldetik, euskaldun titulodunak aurkitzea oso zaila zen. Metodologia berria zen. Hori zela eta, bederatzi hilabeteko praktikak egin behar izateaz gain, ikastaroak antolatzen ziren irakasleentzat. Bestetik, orduko egoera politikoan ikastola ez zen guztien gustukoa. Baina arazoak arazo, aurrera jo zuen.

    Inguruetako herrietakoak bezala, lazkaotarrak Beasaingo ikastolara joan behar izaten zuten batxilergoa prestatzera. 1983-1984 ikasturtean 14 urte artekoa eman zen Lazkaon eta 1986-1987an batxilergoa eskaini zen.

     

    1993an LOGSE indarrean jarri zutenean, ikasleak bailara osotik heldu ziren Lazkaora. DBHko ikasleek mugitu beharra izan zuten herri txikietatik eta Ikastolak ikasle horietako asko jaso zituen.

    Gaur egun, gure ikastola Eusko Jaurlaritzak itundutako ikastetxe bat da eta 850 ikasle ditu, baina Ikastolaren helburua 15 ikaslerekin hasi zen garai hartan zuen berdina da: gure haurrak euskaraz heztea.


    GURE HISTORIAKO HAINBAT GERTAKARI

    1963: Ikastola sortu zen. Eskualdeko lehena

    1967-68: Lehen hezkuntzako 4. maila eskaintzen da lehen aldiz.

    1968-69: Eskualdeko ikastolak bateratu eta 4. mailako ikasle guztiak Beasainera joaten dira.

    1970: Beneditarren izenean ikastola urte betez legeztatzen da eta San Benito izena hartzen du. Mikelar eraikina egiten dute.

    1983: San Benito kultur-taldea sortzen da. 280 ikasle ditu ikastolak.

    1984: Lehenego promozioak OHOko 8.maila amaitzen du.

    1984: Plazako eraikina egiten dute.

    1986: Batxilergoa eskaintzen hasten da.

    1990: Beste herrietako ikasleak jasotzen ditu.

    1992: - Jangelari hasiera ematen zaio.

               - Eleaniztasun goiztiarraren proiektua hasten da.

    1993: Eskaintza 2 urteko ikasgelekin zabaltzen da.

    1994: Garraioa eskualde guztira zabaltzen da.

    1999: Eskaintza Haur eskolako aldi osora zabaltzen da.

    2003-04: - KMK´03 ospatzen dugu.

                     - Zilarrezko Q saria lortzen da.
                     - Ikastola kooperatiba bihurtzen da.
                     - San Prudentzio eraikineko zabaltze obrak,barne patioa estali eta berriztatze batzuk amaitutzat jotzen dira 2004-05 ikasturte haseran.

    2005: - Jangela berria martxan jartzen da.Bazkaria bertan prestatzen dugu.

                - Eraikinaren L.H. aldeko berriztatze obrak bukatzen dira.

    2006: Mikelar eraikinaren zabaltze eta berriztatze obrak egiten dira.

     

    HARREMANA





    • Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
<< 2018, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
  
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /